euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Oroigarria: Dan Ansotegui eta 2019 NEA Saridun Nazionalen kontzertua gaur gauean zuzenean segi dezakezu sarean

2019/09/20

Gaurko kontzertua iragartzen duen kartela, Dan Ansotegui musikari euskal boisetarraren irudia nabarmenduz Ekitaldia Washington DCn izango da, Dan-ek eta bere kide saridunek saria dagoeneko jaso dutelarik, bertan arratsaldeko 8an direla, eta Euskal Herrian, esaterako, goizaldeko 2:00ak. Washington hiriburuan ez bazaude, saridunek emango duten kontzertua zeure etxetik segitu ahal izango duzu streaming-ez. Kontzertuan, aurten NEA (National Endowment for the Arts) erakundeak Folk eta Arte Herrikoien sailean saria jaso ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Asteburu honetan hasiko dira heltzen Gaztemundu 2019ko partaideak, astelehenean saioekin abiatzeko

2019/09/20

Gaztemunduko artxiboko argazkia, euskal instrumentuei eskainitako edizioan, Urkullu lehendakariarekin Ajuria-Enean Datak aurrera doaz eta Gaztemundu 2019 ate joka ari da. Izan ere, asteburu honetan hasiko dira heltzen Euskal Herrira aurtengo 15 partaideak, igandean elkarrekin bildu eta astelehenean aurtengo edizioko saioei ekiteko. Gogora dezagun aurten Mundu-Batzar urtea dela eta, beraz, euskal etxeetako gazteek landuko duten gaia "Euskal etxeen kudeaketa" izango dela, irailaren 23tik 27ra, ondoren irteera batzuk egin ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Ikus hemen Dan Ansoteguiri 2019ko NEA Sari Nazionala ematerakoan bere bizitzaz pantailaratutako bideoa

2019/09/20

Dan Ansoteguiren aurkezpena egiten duen bideoa, sari-emate zeremonian pantailaratzeko ekoitzia "Niretzat, 'National Endowment for the Arts'en "National Heritage Fellowship" saria jasotzea apreziazio seinale bat da gure kulturaren alde eta gure inguruan jende askok egindako lanaren alde". "Guk, bizi dugu gure kultura, eta ondo pasatzen dugu gure kultura praktikatzen, eta besteei eta ondokoei irakasten eta partekatzen, eta plazerez ikusten dugu aurrera doala eta geroa ere ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Gerora Elkartea eta Baietz euskal-cordobatarren ardurapean egin da FEVAren 'Jarduneko Musikarien 2. Topaketa'

2019/09/20

FEVAren  'Jarduneko Musikarien 2. Topaketa' Cordoba probintziako Cosquin herria izan du gertaleku joan den asteburuan, irailaren 14 eta 15ean, FEVAk antolatutako 'Jarduneko Musikarien 2. Topaketa'k. Hamasei musikarik hartu zuten parte deialdian, tartean Bahia Blanca, Cordoba (Gerora), Buenos Aires (Laurak Bat), Mar del Plata, Necochea, San Nicolas eta Villa Mariako euskal etxeetako ordezkariek. FEVArekin batera, Gerora Elkartea eta Cordobako ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Dan Ansotegui euskal boisetarrak AEBetako 2019ko Arteen Sari Nazionala jaso ondorengo lehenengo irudiak

2019/09/19

Dan Ansotegui bigarren idahotar euskalduna da sari hau jasotzen 1985ean Jimmy Jausorok jaso ondoren Zorionak berriz ere Dan! Dan Ansotegui musikari eta euskal kulturari lotutako alorrean Idaho eta AEB Mendebaldean hamaika lan egindako gizonak asteazken honetan, Euskal Herrian osteguneko ordu txikiak zirela, jaso zuen Washington DC hiriburuan 2019ko Arteetako Sari Nazionaletako bat, guztira hamar sari eman direlarik nazio osoan. Jarraian ekitaldiko irudi batzuk bildu ditugu lagunek bidalitakoak. Eskerrik asko eta ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Agenda rss

Datozen hitzorduak…

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Jatetxeen gida

Lasai

Rio de Janeiro, Brasil

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia