euskal diaspora eta kultura
2023/01/14
BOISEKO ANSOTEGUI FAMILIA ETA ANSOTS. Ikus eta entzun Boiseko Dan eta Ellie Ansotegui eta euren Ansots jatetxe eta txorizo negozioaren —eta Boiseko euskal kulturaren— berri AEBko nazio mailako 'CBS Saturday Morning' TV saioan, 2023ko urtarrilaren 14ko emankizunean. Boisen jaioa, Dan Ansotegui-k gogor eutsi dio bere aitona-amona bizkaitarren euskal kulturari eta ekile eta sustatzaile izan da Boiseko euskal komunitatearen baitan. Berak sortu zuen Gernika taberna, euskal produktuen Basque Market denda eta jatetxea, eta zabaldu zuen pandremia garaian alaba Ellie eta emazte Tamararekin batera Ansots, Euskal Herriko moduko txorizo enpresa ekoizlea eta jatetxea. Baina horrez gain, musikaria, irakaslea, AEBko 'National Endowment for the Arts' sariduna eta beste hainbat gauza da euskara ongi menperatzen duen boisetar atxiki eta konprometitu hau.
2022/04/17
Euskal ikurrak atera eta ereserkiak abestuz keinu bateratuan parte hartzeko deia luzatu zuen EHBk, hiru kantu proposatuz: “Ikusi mendizaleak”, Diasporaren eskutik, “Txoriak Txori” Amaiurren bertako abesbatzarekin mendeurrenagatik eta “Gernikako Arbola” musikari ezagunak eta Gernikako koro herritarrak partaide, Euskal Herria eta euskaldunen geroa gogoan munduko gainerako herri eta herritarrekin elkartasunean.
2022/02/22
Ikus Jean-Paul Barthek prestatu bideo honetan nola eraiki zen hutsetik, auzolanean, San Frantziskoko Gure Euskal Etxea, 1981an hasirik 1982an estreinatu arte. Bideoa 40. urteurreurrena ospatzeko bestan eskaini zen, 2022ko otsailaren 19 eta 20an, egoitza berean, Gure Euskal Etxea eraiki zuten gizon-emazte guztien oroimenez. Zorionak eta mila esker handi bat!!
2021/11/30
"Not any restaurant" ('Ez edozein ostatu') dokumentala, Kaliforniako Los Banosko 'Wool Growers' euskal jatetxeaz eta herriko euskal komunitateaz, Matt Mealer-ek eginda eta 2021eko azaroaren 27an estreinatua Los Banoseko KSEE24 telebistan, eta pare bat egun geroago sare sozialetan.
2021/11/01
"Europako hizkuntzarik zaharrena zazpi egunetan ikasten saiatu gara, "We Tried to Learn Europe’s Oldest Language in 7 Days", esan dute Ollie & Sebastian-ek. Ikus ingelesez eta euskaraz den bideo honetan euren ahaleginaren emaitza.
2021/10/15
Facebookeko bere kontuan ezarri duen bideo honetan Kanpoan den Euskal Komunitatzearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburuk iragartzen du Eusko Jaurlaritzak iaz bezala, 2021ean ez duela antolatuko munduko euskal etxeetako gazteentzako Gaztemundu programa, pandemia tarteko bidaiatzeko eta partaideak berdintasunez Euskal Herrira biltzeko eta osasun baldintzak zaintzeko dauden arazoen karietara.
2021/10/01
2021eko uztailean EuskarAbentura gazte ekimenaren hirugarren edizioa egin da. Ekimena Euskal Herri osoko eta bere diasporako 16-17 urteko gazteei hilabeteko epean zazpi probintziak oinez zeharkatu eta tarte horretan lekuak, bertako historia eta ohiturak bertakoak laguntzaile ezagutu eta adiskidetasuna eta bere hainbat balore --ekologismoa, berdintasuna...-- lantzeko aukera legez planteatu zen, hau guztia euskara harremantzeko eta hazteko tresna gisa. COVID-19ak baldintzaturik, iazkoa bertan behera geratu ondoren, aurtengoa ere berezia izan da, baina egin egin da. Hona Dylan Inglis ingeles euskaldunak kamera eskuetan bertan pasatu zituen 24 orduetako lekukotasuna. Eskerrik asko, Dylan!
2021/09/13
2021eko Euskal Diasporaren Egunaren ondoko astelehenean, Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburuk ekimen honen laugarren edizioaren arrakasta aipatu eta esker biziak ematen dizie munduan bat egin duten euskaldun, euskal etxe, komunitate eta norbanakoei. Gora Diaspora!
2021/08/18
Gourmand-en bideo honetako irudiak ikusiz ez dago zertan besterik emendatu behar, aski adierazgarri eta ebokatzaileak baitira. Edozein ordu izanik ere tripako zorriak dantzan erotuko zaizkizu eta ahoa ur bihurtuko. Mexiko Hiriko Euskal Etxeko abegi gastronomikoaz ari gara: Pablo San Roman sukaldari donostiarra buru duen Ekilore jatetxeaz.
2021/08/17
Irailaren 8an ospatuko da nazioartean Euskal Diasporaren Eguna, aurten laugarren urtez. Ospatzeko eta aldarrikatzeko eguna da. Ospatzeko, harro dagoelako Euskal Herria munduan barreiatuta dituen seme-alabez eta seme-alaba hauek bat egiten dutelako euren Euskal Herriarekiko partaidetza eta atxikimenduan. Eta aldarrikatzeko: arbasoak eta historian zehar eta gaurdaino Diasporatik Euskal Herriari ekarria egin diotenak gogoratu eta ohoratzeko eguna baita, iraganari oraina eta geroa emanez.
Eusko Jaurlaritzak eguna ospatzera gonbidatzen zaitu, eta banatzera #EuskoChallenge traola, harro erakutsiz munduari nola ospatuko duzun Euskal Diasporaren Eguna.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus