euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jaurlaritzak laguntzak deitu ditu Diaspora arloko argitalpen eta ikusentzunezkoei elkarte, Euskal Etxe eta norbanakoentzat

2026/11/05

Eusko Jaurlaritzak Ebazpen bat eman du argitara gaur osteguna azaroaren 5ean EHAA-BOPV buletin ofizialean, dirulaguntza-lerro berri bat zabalduz Euskal Diasporaren esparruko argitalpen eta ikus-entzunezko proiektuak laguntzearren. Eskatzaileak kultur enpresa eta elkarteak, Euskal Etxeak edo norbanakoak ere izan daitezke, Euskadikoak edo kanpokoak. Proiektuak 2026 urtean hasi eta bukatzekoa behar ...

Gehiago irakurri...


Nafarroako Gobernuak Mallorcako Artea Euskal Etxea munduko nafar etxeen sarean sartzea onartu du gaur

2026/11/05

Euskararen Eguneko eta Nafarroaren Eguneko iazko ospakizuna Palman, Mallorcako Artea Euskal Etxea antolatzaile Nafarroako Gobernuak gaur asteazkeneko bere saioan onartu egin du Mallorcako "Casa Vasco-Navarra Euskal Etxea Artea" elkartea Atzerriko Nafarroako Zentroen sarean sartzea. Onarpen honekin euskal etxe mallorcarra Atzerriko Nafarroako Komunitateen Erregistro Ofizialean inskribatuko dute, esan nahi baita Nafarroatik kanpo Espainiako beste leku batzuetan edo atzerrian egoitza soziala duten Nafarroako ...

Gehiago irakurri...


Euskaldunak-Quebec bere 30. urteurrena ospatzen ari eta 'Mundu bateratua egin' filmaren prebisioak 2027rako

2026/11/04

‘Mundu bateratua egin’ dokumentala: Euskal Herrian dokumentala euskaraz grabatzen, irudian Enargia elkartearen egoitzan Montrealeko Euskaldunak Quebec euskal etxeak bere 30. urtebetetze pesta ospatuko du datorren azaroaren 14an, Centre des Musiciens du Monde kultura gunean, proposamen bikoitz batekin. 11:30ean, hasiberrientzako mus eskola eskainiko eta segidan Urteurreneko Mus Txapelketa jokatuko dute. 14:00etan, berriz, euskal dantzen txanda izango da: ordubeteko tailerra egingo dute lehenik, eta, ondoren, taldeko dantza-saioa. ...

Gehiago irakurri...


CBS Euskal Ikasketen eskutik "Artea azentu batekin: sormen adierazpenaren geografia kulturala" hasiko da gaur Renon

2026/11/04

Partaide, besteak beste Asier Barandiaran, Kirmen Uribe, Leire Urbeltz, Laura Villarreal, Monika Madinabeitia, Xabier Otaolea... Gaur, bihar eta etzi —azaroaren 4an, asteazkena, azaroaren 5ean, osteguna eta 6an, ostirala—, eta Renoko Nevadako Unibertsitateko (UNR) 'William A. Douglass' Euskal Ikasketen Zentroa eta unibertsitate bereko Soziologia eta Kultura Analisiaren Saila antolatzaile, elkarlanean Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU), Konferentzia bat gauzatuko da Renon, "Art with an Accent: The ...

Gehiago irakurri...


30 bat pertsona asteburuan partaide Valentziako 2026 Ikasle Topaketan; datorren ostiralean, Kultur Astea Euskal Etxean

2026/11/03

Euskara Ikasleen 2026ko Topaketa Valentziako Euskal Etxean Valentziako Hizkuntza Eskola Ofizialeko eta hiriko Euskal Etxeko euskara ikasleak bildu ziren joan den den larunbatean, urriaren 31ean, EEaren egoitzan. Ikasle Topaketa honen lehenengo edizioa 2022an izan zen, eta geroztik aktibitatea sendotuz joan da urtez urte eta, antolatzaileen esanetan, aurtengoa izan da orain artean ‘onena’. Alde batetik, parte hartutako ikasleen kopuruagatik, hogeita hamar, ...

Gehiago irakurri...


Argitaratu da Euskal Etxeetan euskara eskolak emateko Etxepare Institutuaren 2026-27rako dirulaguntza deialdia

2026/11/03

Etxepare Institutuaren 2026-27 ikasturterako laguntzak euskal etxeetan euskara irakasteko 320.000 eurokoak izango dira kurtso berrian Atzo astelehena, 2026ko azaroaren 2ari dagokion 209. zenbakian argitaratu du EHAA buletin ofizialak, euskal etxeetan euskara eskolak emateko Etxepare Euskal Institutuaren 2026-27 ikasturterako dirulaguntza deialdia. Orotara 320.000 euro banatuko dira munduan euskara klaseak ematen dituzten euskal etxeen eta euskal etxeen federazio eta konfederazioen artean. Aipatu ikastaroek gutxienez astean hiru ...

Gehiago irakurri...


Musika eta herri kirola aste honetan Berlingo BEIDE Kulturan eta azaroaren 13an hasita hiriko Euskal Zinemaren Jaialdia

2026/11/02

Berlingo 2026ko BEIDE jaialdia azaroaren 3an hasiko da; Euskal Zinemaren Jaialdia, azaroaren 13an Garrantzi handiko bi ekitaldiz gozatu ahal izango dute hilabete honetan hiriburu alemaneko euskal musikazale, kulturazale eta enparauek. Hiriko Gernika Deutsch-Baskischer Kulturverein Euskal Etxea antolatzaile, azaroaren 3an eta 4an ‘Beide’ (‘biok’ nahi du esan alemanez) Kultura Bizkaia & Berlin jaialdia antolatu du, Euskal Herritik propio etorriko diren zenbait musikari, ...

Gehiago irakurri...


María Chivite lehendakaria Buenos Airesko Nafarroako Etxean izan da Argentina eta Perura egin berri duen bisitan

2026/11/02

Nafarroako Gobernuko presidente Maria Chivite Buenos Aireseko Nafar Etxera sartzen urriaren 30ean egindako bisitan Nafarroako Foru Komunitateak finantzatutako garapenerako hainbat lankidetza proiektu bertatik bertara ikuskatzeko eta babesteko Perun egindako bira amaitu ondoren, Nafarroako Gobernuko presidente Maria Chivite Argentinan izan da, atzerrian bizi diren nafar eta ondorengoen komunitate handiena duen herrialdean. Bere presentzia lurralde argentinarrean erakundeen arteko harremanak estutzera, memoria historikoa ...

Gehiago irakurri...


Beñat Sarasola Buenos Airestik etorrita: "MALBAko egonaldia oso testuinguru emankorra da sormena garatzeko"

2026/10/30

Beñat Sarasola Buenos Airesko REM idazle-erresidentzian MALBA egonaldia bitartean (argazkia Felipe Bozzani) Beñat Sarasola idazleak bost asteko literatura-egonaldia egin du Buenos Airesko MALBA (Museo de Arte Latinoamericano de Buenos Aires-en siglak) museoan. Egonaldiaren zazpigarren edizioan, euskaraz idazten duen egile batek lehen aldiz hartu du parte, Etxepare Euskal Institutuaren eta Ampersand argitaletxearen arteko lankidetzari esker. Bertan, Sarasolak bere hurrengo nobelaren lehen idazketa amaitu du, eta ...

Gehiago irakurri...


Herritarren eskura jarri du bere funts bibliografikoa Trelewko Euskal Etxeak euskal saila irekiz bertako herri liburutegian

2026/10/30

Haraneko E.E.ko idazkari Iñaki Esquiroz,  Agustín Álvarez Herri Liburutegiko lehendakari Fernando Saldivia eta Virginia Echeverría liburuzaina, Trelewko Agustín Álvarez Herri Liburutegian, ondare bibliografikoaren harrera egunean Trelewek euskal kulturari eskainitako gune berri bat zabaldu du herrian. Izan ere, bertako Haraneko Euskal Etxeko ehun liburutik gora 'Agustín Álvarez' Herri Liburutegiaren apaletara pasatu dira ofizialki, esan nahi baita hiri patagoniar honetako liburutegi prestigiotsuenean daude egun. Eta euskarazko, gaztelaniazko zein ingelesezko lanak biltzen dituen euskal funts espezializatu ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia