2025/07/03

Uztail haste-hastea —tartean AEBko Independentzia Eguna den uztailaren 4a dagoela— Elkoko Euskal Jaien garaia da Estatu Batuetan, egitaraua normalean ostiral, larunbat eta igandez garatuta. Hori Elkon, aurten bezala aste horretako igandean, bere Euskal Piknika egin ohi baitu Hego Kalifornian, Southern California Eskualdun Cluba bezala sortu zen euskal elkarteak, Chinon. Bi herrien arteko ...
Gehiago irakurri...
2025/07/03

Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxearen egoitzan izan da aurten FIVUko Euskara Ikasleen I. Topaketa. Ekainaren 28an, eta federazio euskal uruguaitarraren eskutik, Martin Zabalza eta Maria Noel Abella irakasleek izan zuten programa eratu eta gidatzeko ardura. “Asteburuko tenperaturak urteko baxuenak izan arren, topaketaren giroa goxoa izan zen, bildutako lagunen jarrera bikainagatik”, esan dio ...
Gehiago irakurri...
2025/07/02

Euskadiren Argentina eta Uruguaiko Ordezkaritza, administrazio-idazkari baten bila ari da. Buenos Airesko Hiran lan egiteko da, Euskadiren Argentinako eta Uruguaiko Ordezkaritzaren egoitzan. Izangaiek Argentinako nazionalitatea beharko dute izan edo Argentinan lan-kontratu mugagabea sinatzeko ahalak dituen pertsona izan, gutxienez bi urteko esperientziaz antzeko lanpostu batean. Lansaria $27.606.033 ...
Gehiago irakurri...
2025/07/02

Itzuli berri-berria, eta bere Euskal Herria Tourraren hurrengo edizioa antolatzen hasia da jadanik Mariana Dominé arrecifestarra. Aurten ere esperientzia ederra izan dute eta arrakasta errepikatu nahi du datorren urtean. Argentinako bazter askotako 19 bidaiarik osatu dute taldea eta hiru astez Euskal Herriko hiriburuak eta baita hondartzak eta mendiak eta barnealdea ere ...
Gehiago irakurri...
2025/07/01

Segitzen dugu bila. Valentziako Laurak Bat Euskal Etxea euskara irakasle baten bila dabil, ikasturte berriarekin, urrian, hasteko. Euskal Herrian edo Valentzia inguruan bizi zaren irakaslea bazara edota euskara ongi menperatzen duen pertsona, eta prest bazaude formakuntza proiektu euskaltzale honi ekiteko, hona mahaigainean paratzen dizuten aukera ederra zure gaitasun, trebakuntza eta gogoak ilusioz ...
Gehiago irakurri...
2025/07/01

Londresko karteleran bost astez egon ondoren, joan den ekainaren 21ean izan zen Miñan antzezlanaren azken emanaldia, hiriburu ingelesean. Ibrahima Baldek eta Amets Arzallusek idatzitako izen bereko kontaketan oinarritutako antzezlana Timberlake Wertenbaker-en eskutik iritsi zen ‘Jermyn Street’ antzokira, Wertenbaker bera testuaren antzezteko bertsio ingelesaren ...
Gehiago irakurri...
2025/07/01

Etxepare Euskal Institutuaren eta La Platako Unibertsitate Nazionalaren babesarekin, euskal gastronomiari buruzko hiru eguneko zikloa abiatu zuten hiriburu buenosairestarrean joan den astean. Ekainaren 27an, ostirala, izan zen lehenengo hitzordua, Euskal Kultura Tailerraren baitan, UNLPren egoitzan,"Elkarte gastronomikoak: Euskal Herriaren kultura zutabea" izenburupean. Bigarrena, atzo ...
Gehiago irakurri...
2025/06/30

Eta egun batean, sorginak eta aztiak Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxera itzuli ziren. Oraingoan, baina, ez zen izan iluntzean, arratsaldean baizik, elkarteko bazkide eta lagun ugari bertaratuta. Garrantzitsuena, neguko solstizioa eta San Juan Gauaren ospakizuna ez galtzea, eta 1998an hasi eta pandemiaren ondorioz bost urtez etenda zeramatzan tradizioari berriro heltzea. Horren harira, joan den larunbatean, ...
Gehiago irakurri...
2025/06/30

Programa interesgarria euskal kulturari dagokionez, astearte eta asteazken honetan, uztailak 2 eta 3, Berlinen, euskal musikaren arloan aurkezpenik behar ez duen Eñaut Elorrieta kantariak kontzertua eskainiko baitu asteartean, eta bertsolaritzak ere leku berezitua izango baitu asteazkenean, Uxue Alberdi bertsolariarekin, lagun izango dituela Galizia eta Kataluniako inprobisatzaileak. ...
Gehiago irakurri...
2025/06/30

1911eko ekainaren 29an sortua, hitzordu batzuetako egutegia prestatu du egunotan Montevideoko Euskaro Elkarteak bere 114. urteurrena ospatzeko. Ekainaren 7an hasi zen, Bingoaren edizio eta festa elkarretaratze berezi batekin. Ohi baino jende gehiagok hartu zuen parte “izugarrizko jai giroa” izan zuen ekitaldian. “Opari ederrak banatu genituen, jatekoa gustagarria izan zen oso, eta aurpegi ...
Gehiago irakurri...