euskal diaspora eta kultura

2026/02/20
"Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako" dokumentalak iazko Donostiako 73. Zinemaldiko Zinemira saila ireki eta geroztik Euskal Herriko hamaika zinema aretotan eskaini izan dute. Orain, Bitanta banaketa etxeak Diasporan ere proiektatzeko aukera ematen du, euskal etxe edo erakundeen bitartez, Lurdes Iriondoren istorioarekin batera, euskara eta euskal kultura zabaltzeko asmoarekin.
2026/02/19
Urtetako ibilbidea darama Bilboko La Dramática Errante konpainiak Euskal Herritik kanpo eta 2026 honetan ere pauso eta emanaldi berriak emendatuko dizkio. María Goiricelaya idazle eta zuzendariaren ‘Adiorik ez’ antzezlana Espainiako hiriburura iritsiko da eta martxoaren 8ra arte egongo da ikusgai, La Abadia Antzokiko Juan de la Cruz aretoan. eskainiko dituzten hamabost emanaldien ...
2026/02/19
Hego Atlantikoko kostalde argentinarrean oporretan dabiltzanek, edota astebururako plan bila ari direnek hitzordu berezia dute larunbat honetan, otsailaren 21ean. Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak bederatzigarren aldiz antolatu du bere udako 'Jaialdi'. Euskal dantza eta musikaz gain, janari tipikoak eta artikulu tematikoen boutique bat ere izango dituzte bertan. Jaiak Necochea, Maipú, ...
2026/02/18
Urte berrian sartzen joaterekin batera, berrikuntza batzuk proposatu dizkie hiriburu belgikarreko Euskal Etxeak bere bazkideei. Bazkidetza modu azkar eta errazean ordaintzeko, aurrerantzean online pagatu ahal izango dute, Bruselako Euskal Etxearen webgune berrituan, labur.eus/BEEkidetzea estekan klikatuz. Bazkidetzeko prozesua hastean, bazkidetza mota ezberdinak agertuko dira –banakoa, familiak edo ...
2026/02/17
Kontent dira, urte hasiera ezin hobea izan baitu Bordaleko Euskal Etxeak, otsailaren 1ean 80tik gora bazkide bildu zituelarik Urteroko Biltzar Nagusian. Bileran zuzendaritza bozkatu eta batzorde berria hautatu zen. Bildutakoek ekitaldi programa zabala proposatu dute 2026rako, begiak luzatuz 2027raino, orduan euskal elkarte bordelesa 80. urte beteko baititu eta era egokian ospatu nahiko bailukete elkartekideek, ...
2026/02/16
Uda bete betean egon arren, mugimendu handiko asteak bizi izan dituzte Santiagon Txileko Euskal Gizataldea elkarteko lagunek urtarrilean. Izan ere, abenduan burutu ezin izan zituzten Pintxo Lehiaketa eta Euskararen Eguneko jaia urtarrilaren 11an ospatu eta topaketan bertan errekonozimendu berezia egin zieten eta biziarteko bazkide izendatu Carlos Caszely Garrido eta Manuela Urroz izen handiko kirolari ...
2026/02/13
Asteburu betea dator otsailaren 14 eta 15ekoa San Frantziskoko Gure Euskal Etxearen 44. urteurrenean, ekitaldietako pare bat online segitzeko aukerarekin, hain zuzen ere atzo beste artikulu batean aipatzen genuen Bigarren Mundu Gerrako Euskal Beteranoen hitzaldi eta aurkezpena, Pedro J. Oiarzabal ikertzailearen eskutik, larunbatean, eta igandeko meza, EEko kantxan, bertako dantzariak, abesbatza, klika eta ...
2026/02/12
Larunbat honetan, otsailaren 14an, iragarriko dute NABOk eta Pedro Oiarzabal ikertzaileak Bigarren Mundu Gerrako (2MG) Euskal Beteranoen Memoriala non eraikiko den. Ekitaldia San Frantziskoko Gure Euskal Etxearen egoitzan egingo da, datorren asteburuan zehar euskal etxe horrek bere 44. urteurrena ospatzeko eskainiko duen programaren barnean. 14etan (bertako ordua, 23etan Euskal Herrian) hasiko den aurkezpenak ...
2026/02/12
Ilusioa eta emozioa nagusi izan ziren joan den astean Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxearen egoitza aurrean. Izan ere, 2011n [Euskal Etxea dagoen] Palemón Huergo kalean zabaldutako Gernika Plazatxoa berritu dute, euskal etxearen eta udalerriaren arteko lankidetzari esker. Hobekuntza lanek lekuaren itxura txukundu dute: argiteria eta seinaleztapen berria jarri dute, bankuak margotu, espaloia hobetu eta ...
2026/02/11
Kanpoko Nafar Komunitateen Kontseiluak Txileko Nafar Kolektibitatea zentroa eta Antioquiako (Kolonbia) Casa Vasco Navarra Fundazioa proposatu ditu Nafarroako komunitate berri gisa. Bi erakunde berri horiek aitortzeko, Nafarroako Komunitateen Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen eta erkidego horien aintzatespen eta erregistro ofizialerako prozedura ezartzen duen urriaren 16ko ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus