Carson City, Nevada, AEB. Urtero ospatzen den Nevada Day, estatu iparramerikar honetan bizi direnen ondarea, historia eta errealitateaz harrotasuna sustatzen duen festa eta desfile eguna da, eta bere programa eta hainbat artikulu bilduz urtekari bat argitaratzen du urtero, aurtengoan bi orrialde eskainirik estatuko euskaldunei. 'Basque Nevada' (Euskal Nevada) izenburupean pare bat printza eskaintzen dizkigu bertako euskaldunez, Euskal Herritik hona etorri eta artzaintzan topatu zutela lana, eta luzaz iritsi zirela hona emigrante berrian jarduera horretan aritzeko XIX. eta XX. mendeetan. Euren hasierako ostatuak, jatetxe famatu bilakatuta iritsi dira kasu batzuetan, eta horietako hiru adibide aipatzen dizkigu: Gardnervilleko JT, Renoko Louis Basque Corner eta Winnemuccako Martin Hotel.
Baina geuk artikuluak zer dioen azaltzea baino, hobe zerorrek irakurtzea, eta beraz hona bildu dizkizugu bi orrialdeak (ikus beherago). Artikulua honako hitzekin bukatzen da: "Euskal presentzia Nevadan estatuaren identitateko parte da. Argiak piztuta mantentzen dituen AEBko Mendebaldea ezagutu nahi baduzu, (euskal ostatu bateko) mahai batean eseri eta arreta jarri".



Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


