euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Amaiera bikaina Villa Maríako Euskal Aste Nazionalari, Alarde jendetsu eta ordezkaritza instituzional zabalarekin (VIII)

2026/10/26

Dantzarien erakustaldiak jende asko erakarri zuen Villa Mariako 2026ko Euskal Aste Nazionalaren jaiaren amaierara Costanera etorbidean
Dantzarien erakustaldiak jende asko erakarri zuen Villa Mariako 2026ko Euskal Aste Nazionalaren jaiaren amaierara Costanera etorbidean

PUBLIZITATEA

Villa María, Argentina. Villa Maríako 2026ko Euskal Aste Nazionalak amaiera eman zion bere egitarauari Avenida Costaneran egindako Dantzarien Alarde ikusgarriarekin, Guillermo Evans Udal Polikiroldegiaren parean. Igande goizeko 11etatik aurrera, Agurra jendetsu baten doinuek eman zioten hasiera dantza tradizionalen erakustaldiari. Argentina eta Uruguaiko 40 euskal etxetako dozenaka dantzarik kalea hartu zuten pieza klasikoak kantatu eta dantzatzeko, hala nola Ezpata-dantza, San Migel edo Arku dantza, baita Argentinako zenbait dantza ere.

Txalo zaparradak bata bestearen atzetik sortu ziren eta taldeen erakustaldia amaituta, bertaratutako mila lagun inguru Sociedad Ruralera aldatu ziren azken agur-bazkaria egiteko. Topaketak erakunde-babes zabala izan zuen. Eduardo Accastello Villa Mariako intendentea eta Cordoba probintziako hainbat ordezkari bertaratu ziren. Eusko Jaurlaritzaren aldetik, ostera, Ibone Bengoetxea lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburua buru zuen ordezkaritza, tartean Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko idazkari nagusi Ander Caballero, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Ziortza Olano eta Euskadiren Argentina eta Uruguaiko ordezkari Sara Pagola bertan zirela. Esker-emate hitzen ondotik, ofizialki iragarri zen Rosario hiria izango dela Euskal Aste Nazionalaren 2027ko edizioa hartuko duen egoitza.

Hona azken egun honetako argazki eta bideo erreportajea:

 
Hego Konoko dantzarien Alardearen postalak


DOAren musikariak, eta Ziortza Olano txistulari lanetan

 
Euskal buruzagitza: Carlos Miguelena, Ibone Bengoetxea, Ander Caballero eta Sara Pagola

 
Igandeko kale-erakustaldi eta dantzarien alardea, Costanera Etorbidean, ekitaldi jendetsu eta ikusgarrienetako bat izan zen

 
DOA (Diasporako Orkestra Argentinarra) musikari lagun, euskal dantzarien erakustaldiko beste tartetxo bat Costanera Etorbidean

 
Urtero bezala, Argentina osotik etorritako hainbeste taldetako dantzariak elkarrekin dantzan ikustea gogoangarria izan zen

 
Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakari eta Kultura sailburuaren agur hitz hunkigarriak bertaratutakoei

 
EH Bilduren izenean han ziren Beñat Azkargorta eta Edurne Benito del Valle. Azkargortaren bertsoa, eta oparia bertakoei

(Honekin Villa Mariako Euskal Aste Nazionaleko kronika bukatuta, bihar segituko dugu asteburu horrexeko Kaliforniako euskal kronikarekin)



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia