euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Maral-ek kontzertu batekin ospatuko du bere 25. urteurrena irailaren 5ean Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat-en

2025/07/14

Bere 25. urteurrena ospatzeko kontzertu berezia egingo du Maralek irailaren 5ean Arrecifesko Euskaldunak Danak Baten “Adiskidetasunari, musikari eta familiari” eskainitako ikuskizun batekin ospatuko ditu Maral musika talde argentinarrak bere zilarrezko ezteiak. Hitzordua, Maralenn jaiotzaren eta ibilbidearen lekuko izan den Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat-eko areto nagusian izango da eta taldeko jatorrizko musikariak igoko dira agertokira: Mariana Dominé Irigoyen (ahotsa), Adrian Charras (teklatuak), Christian ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Salgai dago Elko erdigunean, euskal ostatua izan zen Nevada Hotela, 1927an euskal artzainei abegia emateko sortua

2025/07/11

Nevada Dinner House 1993an, bere 'Basque' marka eta zahatotik edaten ari denaren figura gainean. Laukian, barnealdean, Ana Mari Ozamiz Arbillaga eta Leonie Elizagoyen Morandi (arg. Joseba Etxarri) Salgai dago Nevadako Elko hiriaren erdigunean Nevada Hotela izan zena, 1927an euskal artzainei abegia emateko Anastasio eta Jeanne (Ernaut) Viscarret euskaldunek eraikitako negozioa izan zena. Anastasio Viscarret (1890-1955) nafarra zen, esaindarra, eta emaztea, Jeanne Ernaut (1898-1977), urepeldarra. Hogei urte geroago negozioa Aguirre familiari saldu zioten, eta hauek lekua herriko euskal ostaturik zaharrenaren ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Ikasleek euskara bikoteka mugikorrez praktikatzea: hona Uruguaitik FIVUk proposatu berri duen ekimena

2025/07/11

'Biklote-Praktika' euskara erabiltzeko dinamika proposatu du Uruguaiko FIVUk bere ikasleen artean, emaitza arrakastatsuz Ekainaren lehen hamabostaldian jarri zuen martxan FIVU Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioak ‘Bikote-Praktika’ ariketa linguistikoa. Euskararen erabilera sustatzeko helburua du, era ludikoan, euskal etxe ezberdinetako ikasleak partaide, eta inguru hurbil, seguru eta zaindu batean garatuta. Lehenengo aldi honetan ekimena hamar egunez luzatu da eta ikasleek, bikoteka antolatuta, telefono mezuak idatzi ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Gazte Prestakuntza Tailerrak ongi bete ditu helburuak Mar del Platan, 41 gazte partaide eta Ziortza Olanoren bisitarekin

2025/07/10

Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak Gazteentzako Prestakuntza Tailer arrakastatsu bati eman zion abegia joan den asteburuan Argentinako hamalau euskal etxetako ordezkariak, FEVAko Zuzendaritza Batzordeko kideak eta Eusko Jaurlaritzako agintariak elkartu dira joan den asteburuan Mar del Plata hirian. Denak Bat Euskal Etxean eta Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeko lehendakari Guillermo Canut Garramiola koordinatzaile, FEVAko Gazteentzako Formakuntza Tailerra larunbat-igandez egin da, uztailaren 5 eta 6an, gazteak ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Madril: 'Liburu Azoka' berezia Euskal Etxean, izen ematea euskara eskoletan, eta gonbitea Argazki Lehiaketa tarteko

2025/07/10

Ipar Hemisferioko beste hainbat euskal etxe bezala, Madrilgo Euskal Etxea uda aldian sartu da eta uztaileko berriak eman ditu Proposamen berezi bat egin die Madrilgo Euskal Etxeak, euskarazko eta euskal gaiei buruzko euren liburutegia handitu nahi dutenentzat. Uztailean zehar, ‘Liburu azoka’ berezi bat egingo du, eta eskuragarri ipiniko ditu, euro baten truke, bere liburutegiko hainbat liburu. Liburuzaleentzat aukera bikaina dela adierazi dute, eta bide batez beharrezko pauso bat elkartearentzat, Euskal ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia