euskal diaspora eta kultura
2025/06/24 - Salto, Uruguai
Honela idatzi dute Saltotik, bertako 'Saltoko Euskaldunen Taldea' euskal etxetik:
2025eko ekainaren 24an hil da Salton Juan Manuel Bartaburu Miggones (Young, 1935), Saltoko Euskaldunen Taldeko bazkidea eta gure laguna.
Besarkada handi bat bere emazte Marisa Olarreagari eta bere seme-alaba Ana Margarita, Juan Pablo, Rodrigo, Isabel eta Martín-i, eta euren familiei.
Juan Manuel, besteak beste, bankaria izan zen, Historia irakaslea, landa-ekoizlea eta idazlea.
Harro zegoen bere euskal jatorriaz eta gogotsu idatzi zuen, bere Bartaburu familiari buruz, “Paul un inmigrante” (Paul, immigrante bat) liburua, gure Euskal Etxeak 2019an, Pascual Harriagueren jaiotzaren 200. urteurreneko Jaietan Mercado XVIII de Julio-n aurkeztu zuena.
Goian Bego.
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus