euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diasporako ahobizi eta belarriprestek euren harri-koskorra ekarri diote 2025 Euskaraldiari munduko hainbat lekutatik

2025/05/28

 FEVAk antolatutako Txikien Begiraleentzako Tailerrean ere ospatu zen Euskaraldia
FEVAk antolatutako Txikien Begiraleentzako Tailerrean ere ospatu zen Euskaraldia

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastián. Euskara babestu eta zabaltzea eguneroko konpromisoa da eta hori oso ondo dakite munduko euskal gizataldeetan. Urtero hasten diren euskara kurtsoak eta Euskara Munduan programan trebatzen ari diren Euskal Herritik kanpoko irakasleek hala adierazten dute. Munduan zehar sakabanatuta dauden euskal hiztunek eutsi nahi diote euren hizkuntza eta kulturari, eta askok bildu edo hurbilen daukaten euskal etxera hurreratu eta arnasgunetzat hartzen dute ohiturak eta euskara bera landu eta biziarazteko.

Diasporan lan handia egiten da urtean zehar euskarari dagokionean, baita ekitaldi bereziekin ere, eta halaxe egin da hainbat lekutan Euskaraldiak irauten dituen 11 egunetan. Ariketa soziolinguistikoarekin bat egiteko mota askotako ekintzak antolatu dira: topaketak, mintzodromoak, triki-poteoak, klaseak, lehiaketak… eta gehienak bideo edo argazkietan jaso eta zabaldu dira. EuskalKultura.eus-eko gaurko artikuluan, 2025eko Euskaraldiko jarduera eta irudi horietako batzuk batu ditugu.


Euskaraldiaren sareetan, Diasporatik egindako bat-egite eta atxikimenduak: Sydney, Mallorca, Berlin, Segovia, Tandil, Bartzelona... eta Bordelen... Izaro kantaria partaide!


Mexikoko Euskal Etxeak euskararen alde duten konpromisoa eskertzeko agiri bana banatu zien Euskal Etxeko eta UNAMeko euskara ikasleei. Paella lehiaketak, eta mus eta partxis partidek ere osatu zuten Euskaraldiaren programa. Antolatzaileek oso pozik agertu dira partaidetza maila altuarekin, bertaratutakoen artean, gainera, Euskal Herritik etorrita Mexikon ikasle edo profesional diren gazte asko. Argazki gehiago, hemen

Montevideoko Haize Hegoan ere 'Ahobizi' eta 'Belarriprest' txapak banatu zituzten


La Platako Euzko Etxean, gogotsu eta engaiatu egin zuten topaketa eta argazkia euskararen alde

 

Argentina osoan 'Euskara Munduan' programan trebatzen ari diren ikasle-irakasle berriak ere bateginik Euskaraldiarekin


Buenos Aires probintzian, San Miguel-go Askatasunaren Bidea elkartearen abesti eta jolas ekintza berezia


Buenos Aires hiriburuko Euskaltzaleak-eko ikasle, irakasle eta gonbidatuen Euskaraldia piknika

Bruselako euskaldunek ere propio ospatu zuten Euskaraldia, Gazte Egunean, trikitixa lagun



Komentarioak

  • Euskaraldia

    Zein ederra den hain urruti dauden euskaldunen partehartze aktiboa Euskaraldian! Zorionak!

    Sonia (Durango), 2025/05/30 00:17

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia