euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Olerkirik idazten al duzu euskaraz edo saiatu nahi? Madrilgo Euskal Etxeak Euskarazko XIII. Olerki Lehiaketa deitu du

2025/05/28

Madrilgo Euskal Etxeak deitutako XIII. Euskarazko Olerki Lehiaketara aurkezteko epea 2025eko ekainaren 4a (barne) izango da
Madrilgo Euskal Etxeak deitutako XIII. Euskarazko Olerki Lehiaketara aurkezteko epea 2025eko ekainaren 4a (barne) izango da

PUBLIZITATEA

Madril, Espainia. Olerkiak idaztea gustuko duzu edo bultzada behar duzu idatzitakoa beste batzuekin partekatzeko? Hala bada, edo saiatu nahi baduzu zure lehenengo olerkiak idatzi eta bidaltzen, Madrilgo Euskal Etxeak Euskarazko XIII. Olerki Lehiaketa deitu du. Lanen luzera, gaia, errima eta neurriak libreak izango dira, olerki bakarra aurkeztu daiteke, euskaraz eta bakarka idatzia, eta originala behar du izan, inon ez argitaratutakoa eta bestelako lehiaketetan ez aurkeztua. Hauek dira parte hartzeko ezinbesteko baldintzak. Izan ere, epaimahaiak saritutako lanen batek baldintzak betetzen ez dituela frogatuko balu, jasotako saria itzuli beharko du egileak, argitu dute antolatzaileek.

Deialdira edozein adinetako partaideak aurkeztu daitezke, Madrilgo Euskal Etxeko bazkide izan ala ez, bertako euskaltegiko ikasle izan ala ez, edo munduko beste edozein euskal etxe, euskaltegi edo elkarteko kide izan ala ez. Lanak aurkezteko epea 2025eko ekainaren 4an (barne) amaituko da. Epaimahaia Madrilgo Euskal Etxeak hautatuko pertsonek osatuko dute. Epaia 2025eko ekainaren 16an jakinaraziko da, eta sariak ere hala adieraziko dira.

Lanak posta elektronikoz bidali ahal izango dira —larrazabaloier@gmail.com helbidera— edo presentzialki Madrilgo Euskal Etxeko idazkaritzan, gutun-azal itxi batean entregatuz.  Lanaren egileak bi dokumentu aurkeztu beharko ditu:

  • Lehiaketara aurkeztuko den olerkia, bere izenburuarekin. Egilearen benetako izena jarri ordez, dokumentu honetan goitizen bat erabili beharko da. Adibidez, Ilargitxo
  • Datu pertsonalak biltzen dituen dokumentua, honako datuak bilduz: 1) Lanaren izenburua 2) Egilearen izen-abizenak 3) Helbidea 4) Telefono zenbakia 5) E-posta 6) NANaren fotokopia 7) Madrilgo Euskal Etxeko bazkidea den ala ez adieraziz: Bai/Ez

- Xehetasunak Madrilgo Euskal Etxearen webgunean



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia