euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

47. Munduko Mus Txapelketaren programa: Euskadin egingo da, Bilbo oinarri dela, 2026ko abenduaren 5etik 13ra

2026/10/27

Euskal Gizataldeen arteko 47. Munduko Mus Txapelketa Euskadin egingo da, 2026ko abenduaren 5etik 13ra
Euskal Gizataldeen arteko 47. Munduko Mus Txapelketa Euskadin egingo da, 2026ko abenduaren 5etik 13ra

PUBLIZITATEA

Irun, Gipuzkoa. "Euskal Gizataldeen Munduko Mus Txapelketa sustatzeko helburu" duen 'Euskadi Mus' Elkarteak Txapelketaren 47. edizioaren egitaraua eman du aditzera. Ekitaldia 2026ko abenduaren 5etik 13ra egingo da, Euskadin, eta musa gainditzen duen asmo bat aitortzen du: "Mundiala txapela baino gehiago da: lagunak, familia eta bizipenak" lelopean, txapelketa soil batetik haratago doala aldarrikatzen du, ‘Kirolaz harago doa proposamena, belaunaldien arteko topagunea eta diasporaren eta bere lurraldearen arteko lotura bizia ere izango da’, azaldu dute antolatzaileek.

Hamabi herrialdetako 125 bat muslari, laguntzaile eta ordezkari bilduko ditu. Partidak eta ostatua Bilboko Conde Duque Hotelean izango dira eta bertatik joango dira programa barruan dauden txangoetara. "Zalantzarik gabe, esperientzia berezia izango da aurtengoa bisitari gehienentzat, arbasoen lurrean jokatzeko aukera izango baitute’, adierazi du 'Euskadi Mus' elkarte antolatzaileak. 2024ko urrian sortua, ekitaldi honen bidez, sendotu nahi du "diasporako gainerako euskal kolektibitateekin batera, oraingo eta etorkizuneko ekitaldiak koordinatzeko beharrezko erakunde gisa", "musaren sustapenaren eginkizun partekatu eta nobleari eutsiz".


47. Munduko Mus Txapelketaren spota

Txapelketaren 47. edizioak, lehiaketa ofizialaz gain, urtero biltzen duen ohiko ekitaldi multzoa ere bilduko du aurten ere, esan nahi baita ordezkarien bilerak, lagunarteko mus-partidak eta mus txapelketa paraleloa. Horrez gain, bisita turistikoak (Gernikara, Balmasedara, Karrantzara, Urdaibaira, Gasteizera, Azpeitiara, Donostiara...), bazkariak eta kultur ikuskizunak ere antolatu dituzte; horien xehetasunak datozen asteetan zabalduko dituztela.


47. Munduko Mus Txapelketaren baitan egingo diren irteeretako batzuk

MUNDIALAREN EGITARAUA

Abenduak 4, ostirala
- Harrera Loiuko aireportura iritsiko diren lehen ordezkaritzei eta afaria
- Ongietorri mini-musa, aurretiaz iristen diren ordezkaritza eta laguntzaileentzat.

Abenduak 5, larunbata
- Ordezkaritzak jasoko Loiun eta hotelerako garraioa
- Ordezkaritzen akreditazioak eta ongietorri poltsa banatzea
- Inaugurazio-afaria ikuskizunarekin eta aitortza pertsona nabarmenei

Abenduak 6, igandea
- Gosaria
- Ordezkarien bilera
- Jarduera turistikoa
- Mus txapelketa nagusiaren hasiera
- Bazkaria
- Jarduera turistikoa
- Mus txapelketa nagusia
- Afaria
- Mus partida adiskidetsuak

Abenduaren 7tik 10era (astelehenetik ostegunera)
- Gosaria
- Jarduera turistikoa
- Mus txapelketa nagusia
- Bazkaria
- Jarduera turistikoa
- Mus txapelketa nagusia
- Afaria
- Mus partida adiskidetsuak

Urriaren 11, ostirala
- Gosaria.
- Jarduera turistikoa.
- Mus txapelketa nagusia.
- Bazkaria.
- Jarduera turistikoa.
- Mus txapelketa nagusiaren finala.
- Afaria.
- Mus partida adiskidetsuak.

Abenduak 12, larunbata
- Gosaria
- Ordezkarien bilera
- Mus txapelketa paraleloaren hasiera
- Jarduera turistikoa
- Bazkaria
- Jarduera turistikoa
- Mus txapelketa paraleloaren finala
- Txapelketa nagusiaren eta paraleloaren sari banaketa
- Oroigarriak parte-hartzaileei eta ordezkariei
- Amaiera-afaria ikuskizunarekin
- Mus partida adiskidetsuak

Abenduak 13, igandea
- Gosaria.
- Ordezkaritzen garraioa Loiuko aireportura.
- Bazkaria arratsaldeko hegaldiak dituzten ordezkaritzentzat.

Euskal Gizataldeen arteko Mundu Mus Txapelketa nazioarteko zirkuitu honen azken fasea da, eta herrialde bakoitzak ofizialki hautatutako bikoteek hartzen dute parte. Oraingoan, Euskadik Argentinari hartu dio lekukoa (2025eko Munduko Txapelketa Macachínen jokatu zen, La Pampa probintzian).

Hurrengo urteetako egoitzak hauek izango dira:

- Kanada (2027)
- San Frantzisko, AEB (2028)
- Mexiko (2029)
- Ipar Euskal Herria (2030)
.

Informazioa eta izen-ematea: mus@euskadimus.eus.

- Euskadi Musen webgunea, hemen. 
- Euskadi Mus Instagramen, Euskadimus
- Euskadi Mus Facebooken, Euskadimus



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia