euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroak zabalik dauka Euskal Ikasketetako irakasle lanpostu deialdia

2026/10/27

Reno, Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroko sarrera eta bertako bulegoburu Kate Camino amerikar euskalduna
Reno, Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroko sarrera eta bertako bulegoburu Kate Camino amerikar euskalduna

PUBLIZITATEA

Reno, Nevada, AEB. Reno, Nevadako Unibertsitateko William A. Douglass Euskal Ikasketen Zentroak Euskal Ikasketetako irakasle postu bat betetzeko deialdia deauka zabalik, irakasle laguntzaile, elkartu edo titular mailan. Espezializazio-eremua irekia du eta parte hartzeko gonbidapena bereziki luzatzen zaie euren ikerketa eta irakaskuntza Euskal Herria, haren hizkuntza, kultura edo mundu mailako euskal diaspora hartutako giza zientzien, arteen edo gizarte zientzien arloko ikertzaileei. Eskaerak aurkezteko azken eguna 2026ko azaroaren 1a da. Lanpostua 2027ko uztailaren 1ean hasiko da. Deialdiak zabalik jarraituko du postua bete arte.

Hautatutako pertsonak plaza finkoa lortuko du Arte Liberalen Fakultateko sail batean —bere diziplinarekin bat datorrena— esaterako, honako sail hauetakoren batean: Antropologia; Artea, Artearen Historia eta Diseinua; Komunikazio Ikasketak; Ingelesa; Historia; Musika; Filosofia; Zientzia Politikoa; Soziologia eta Kultura Analisia; Antzerkia eta Dantza; edo Munduko Hizkuntzak eta Literaturak. Horrez gain, hautatutakoak Euskal Ikasketen Zentroaren diziplinarteko ikerketa-, irakaskuntza- eta dibulgazio-misioan lagunduko du, Euskal Ikasketetako doktorego-programa barne.

Hautatzen den pertsonak Euskal Ikasketetako doktorego-programako ikasleak irakatsi eta gidatuko ditu; halaber, bere jatorrizko saileko gradu- eta graduondoko programetan ere jardungo du. Irakaskuntza-karga estandarra 2-2koa izango du. Graduondoko prestakuntzan konpromiso nabarmena eskatzen da; horrek barne hartzen ditu graduondoko irakaskuntza, ikasleen tutoretza eta aholkularitza, eta graduondoko batzordeetan buru edo kide gisa parte hartzea. Hautatutakoak Euskal Ikasketen Zentroaren kongresu eta argitalpenetan lagunduko du, dibulgazio- eta programazio-jarduera ugaritan parte hartuko du, eta bere ibilbide profesionalari dagozkion administrazio- eta zerbitzu-zereginak beteko ditu.

Hautagaiek doktore-titulua izan behar dute giza zientzien edo gizarte zientzien arloko diziplina garrantzitsu batean, edo arteen arloan baliokidea den titulazio gorena. Irakasle Laguntzaile gisa izendatua izateko, titulua 2027ko uztailaren 1erako lortua beharko du. Irakasle elkartu edo Irakasle titular kategorialerako hautagaiek doktoretza bat —edo dagokien diziplinako baliokidea den azken mailako titulua— izan beharko dute, eta, gainera, kategoria horri dagokion lanpostu finko baterako (edo finkotasuna lortzeko bidean dagoen postu baterako) eskatzen den mailako ikerketa-, irakaskuntza- eta zerbitzu-ibilbidea egiaztatu.

- Deialdiari buruzko xehetasunak eta informazio osoa
​
- Selekzio prozeusari buruzko informazioa: (775) 784-1495 zenbakian edo jobs@unr.edu helbidean



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia