San Frantzisko, Kalifornia. Galdu zenituela, edo berriz ikusi nahi dituzula, joan den larunbatean San Frantziskoko Gure Euskal Etxean Xalbador, bere heriotzaren mende erdian, omentzeko bertso saioa, eta bertsolari urepeldar handiaren bilobek osatzen duten Aire Ahizpak hirukote kantariaren saioa, hau ere euren aitatxiren ohoretan? Hona ikusteko aukera, bertara hurbiltzen baitizkizugu bi emanaldi horien bideoak. Lehenengoan, bertso saioan, Aire Ahizpek kantatutako euren aitatxiren bertso batzuk ere tartekatzen dira. Eta bigarrenean, afariarekin batera, saio osoa Miren, Amaia eta Paxkalin Airek, Sebastian Desgrans akordeoian lagun, eskainitako emanaldia.
Bertso saioa Xabier Berrueta euskal kaliforniarrak aurkeztu zuen, eta bertan aritu ziren, Europatik gonbidatu, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña; eta Estatu Batuetatik, Martin Goicoechea (Wyoming-tik) eta Oier Pastor (San Frantziskotik). Gai jartzaile eta sostengu emaile Mikaela DePoyster-Goikoetxea wyomingdarra eta Xabier Paya, EHtik etorria, ingeleserako aldibereko itzulpena egiten, euskara menperatzen ez zutenek pantailetan segitu ahal izan zezaten. Guztia Valerie Arrechea eta Philippe Acheritogarayren lankidetzarekin.
Bertso saioa SFOko Gure Euskal Etxean Xalbador gogoan haren heriotzaren 50. urteurrenean
Xalbadorren Mixel semearen alabak dira Aire Ahizpak, partaide bereziak SFOko omenaldian
Antolaketan lankide San Frantziskoko Euskal Etxea, Gure Euskal Etxea, BEO eta NABO.
Mila esker irudiengatik South San Frantziskoko Gure Euskal Etxeari.

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


