euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EHUren gonbitea Uruguai, Argentina, Kolonbia, Txile eta Peruko Euskal Etxeetako ikasleei graduondoko ikasketak egiteko

2026/10/13

EHUko campusa
EHUko campusa

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetzak Latinoamerikako euskal etxe eta euskal erakundeei dei egin die beren bazkideen eta komunitateen artean unibertsitateak eskaintzen dituen prestakuntza programei buruzko informazio zehatza zabaltzeko. Horretarako, Graduondoko Ikasketen Nazioarteko Azokan (FIEP) parte hartzeko gonbidapena helarazten die. Azoka hamar egunez luzatuko da, urriaren 13an hasita, eta Uruguaiko, Argentinako, Txileko, Peruko, Kolonbiako eta Ekuadorreko hainbat hiritan egingo da.

Euskal Herriaren eta bere diasporaren arteko loturak are gehiago irmotzeko helburuarekin, EHUk kanpoko euskal komunitateetako ikasle gazteei Euskal Herrian graduondoko ikasketak egiteko aukera eskaintzen die. Aldi berean, tokiko euskal erakundeei informazio-materiala helarazteko eskaintza egiten du: “Uste dugu aukera paregabea dela harremanak sendotzeko eta etorkizuneko lankidetza-bideak eraikitzeko”, diote.

Gogora dezagun EHU Euskal Autonomia Erkidegoko goi-mailako hezkuntzako erakunde publiko nagusia dela. Gaur egun 20 fakultate eta unibertsitate-eskolek osatzen dute, hiru campusetan banatuta, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eskaintza akademikoak Graduko ikasketak, Masterrak, Titulu Propioak eta Doktoregoak hartzen ditu barne, eta asko beren esparruan nazioarteko erreferente dira.

Azoken egunak eta egoitzak

- Urriaren 13an, asteartea: Montevideo, Uruguai - Hyatt Centric Montevideo Hotelean
- Urriaren 14an, asteazkena: Buenos Aires, Argentina - Sheraton Hotelean
- Urriaren 15ean, osteguna: Santiago de Chile, Txile - Mandarin Oriental Hotelean
- Urriaren 19an, astelehena: Lima, Peru - The Westin Lima Hotelean
- Urriaren 20an, asteartean: Medellín, Kolonbia - San Fernando Plaza Medellín Hotelean
- Urriaren 21ean, asteazkena: Bogotá, Kolonbia - Hilton Bogotá Hotelean
- Urriaren 22an, osteguna: Guayaquil, Ekuador - Sheraton Hotelean
- Urriaren 23an, ostirala: Quito, Ekuador - Hilton Colón Hotelean

Azoka bakoitzean, EHUk stand bat izango du 16:30etik 20:00etara, eta bertan master-programei buruzko informazio zehatza eskainiko du. Azoketan parte hartzeko aldez aurretik eman behar da izena, esteka honetan.

EHUko Nazioarteko Harremanetarako Bulegoa Instagramen, ehu.international



hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia