euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Villa Mariako Euskal Astea eta AEBko Rocklin eta Las Vegasko 2026 hitzorduak (II): musika eta dantza bateragarri ederra

2026/10/13

Lan ederra egin dute azken urteotan musikari euskal argentinarrak DOA (Diasporako Orkestra Argentinarra) sortzen. Irudian DOAko txistulari eta musikariak dantzarien alardean jotzen (arg. Roman Agirrezabal Osintxu)
Lan ederra egin dute azken urteotan musikari euskal argentinarrak DOA (Diasporako Orkestra Argentinarra) sortzen. Irudian DOAko txistulari eta musikariak dantzarien alardean jotzen (arg. Roman Agirrezabal Osintxu)

PUBLIZITATEA

Villa María, Argentina. Bihar asteazkena ekingo diogu Villa Mariako 2026ko Euskal Aste Nazionalak utzi duenari buruzko kronika xehetua argitaratzeari. Gaurkoan, argazki eta bideo esanguratsu batzuk bildu ditugu, bertako bereziki festa eta musika eta dantza ekitaldietan bizi izandakoaren isla eskaini nahian. Mila inguru pertsonak hartu zuten parte, ostegunean sagardotegian hasi eta igandeko bazkari jendetsuan amaitu zen programa trinkoan. Bistan da arnasgune dela Euskal Astea Argentina osoko eta ondoko herrialdetako hainbat euskaldun eta euskal etxeetako lagunentzat, eta erreferentzia ere eta biltoki Europatik Diasporarekin mundu komun bat partekatzera datozen gonbidatu eta oro har lagun eta adiskideentzat.


Kanpotik etorritako musikariak, baina baita Villa Maria bertakoak ere gogor aritu ziren


Adin guztietako jendeak, ohi bezala dantzak protagonismo berezia izan zuen festa nagusi honetan


Arrakasta handikoa izan zen Xabi Solano hernaniarraren eta bere taldearen partaidetza


Larunbateko galan, Tandil aurreko eredura itzuli ziren. Jendea loriatu zen talentu erakustaldiarekin


Igande goizeko dantzarien alardean, dantzarien sarrera ibai ertzeko pasealekuan

(argazki eta bideoen egilea Osintxuko Roman Agirrezabal)

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia