Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzaren Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak edlab –Euskal Diaspora Laborategia– aurkeztu du; edlab euskal komunitate globala lotu eta indartzeko proiektu berria da hiru mikrokredentzial bidez, nortasuna, komunikazioa eta ekintzailetza uztartzearren. Programa online garatuko da bere osotasunean, saio sinkroniko eta asinkronikoekin, Eusko Jaurlaritzak, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), Deustuko Unibertsitateak (DU) eta Mondragon Unibertsitateak (MU) elkarlanean bultzatzaile.
Proposamena 20 urtetik gorakoentzat da eta edozein adin, genero eta jatorritako pertsonei dago irekia, bereziki Euskadiko zein diasporako ikasle, ikertzaile eta profesionalei. Parte hartzeko ez da beharrezkoa aldez aurretiko esperientziarik ekintzailetzan edo komunikazioan, ezta aldez aurretik pentsatutako proiekturik izatea ere. Zuzeneko saioak gaztelaniaz zein ingelesez jarraitu ahal izango dira eta euskara ere egongo da presente une oro baliabideetan eta baita espazio informaletan ere. Ikasleek euren proiektuko hizkuntza aukeratu dezakete.
Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Ziortza Olano proposamena aurkezten
Urtarriletik ekainera arte eskainiko diren hiru unibertsitate-mikrokredentzialak hauexek dira:
- Euskal Diaspora Konparatua: Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU) urtarrilaren 25etik martxoaren 1era
- Euskal Diasporaren Komunikazio Estrategikoa: Deustuko Unibertsitatearekin martxoaren 8tik apirilaren 24ra
- Ekintzailetza eta Komunitate-Berrikuntza: Mondragon Unibertsitatearekin maiatzaren 3tik ekainaren 6ra
Mikrokredentzial bakoitzak 5 ECTS kreditu emango ditu eta programa osoa egin daiteke, edo intereseko moduluak bakarrik. Dagoen finantziazioari esker, mikrokredentzial bakoitzak 30 euro balioko ditu. Informazio osoa eskuratu edo matrikulazioa egiteko, edlab.euskaletxeak.eus webgunera jo behar da. Kanpoko Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzatik bereziki animatzen du animatu eta izena ematera, parte hartzeak balio erantsi handia eta garapen pertsonal zein profesionala ekarriko dituelakoan.

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


