Reno, Nevada, AEB. Gaur, bihar eta etzi —azaroaren 4an, asteazkena, azaroaren 5ean, osteguna eta 6an, ostirala—, eta Renoko Nevadako Unibertsitateko (UNR) 'William A. Douglass' Euskal Ikasketen Zentroa eta unibertsitate bereko Soziologia eta Kultura Analisiaren Saila antolatzaile, elkarlanean Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU), Konferentzia bat gauzatuko da Renon, "Art with an Accent: The Cultural Geography of Creative Expression" (Azentu bat duen artea: adierazpen sortzailearen geografia kulturala) izenpean. Ekitaldia UNRko campusean garatuko da, MIKC 203 eta MIKC 305 geletan, eta Rita Laden Senate Chamber aretoan. Sarrera doakoa, publiko orori irekitako proposamena da.
Jardunaldiak idazleak, ikertzaileak eta artistak bilduko ditu, "aztertzeko historikoki baztertutako komunitateek identitatea, memoria eta burujabetza kulturala nola bihurtzen dituzten adierazpen sortzaile". Euskal esperientzia beste tradizio eta historia kultural batzuekin alderatuz, topaketak literatura, musika, arte publikoa, horma-irudigintza eta ikusizko arteak aztertuko ditu, erresistentzia, identitate-eraikuntza eta komunitatearen auto-irudikapen gisa.
Muga-eremuak, hizkuntzen arteko trantsizioa (*translanguaging*), ikusizko burujabetza eta kontaktu-eremuak bezalako kontzeptuak oinarri hartuta, partaideek landuko dute praktika artistikoek nola jorratzen dituzten errepresioa, asimilazioa, eleaniztasuna eta lurralde-atxikimendua. Ostiralean, 17:00etan, horma-irudietan eta justizia sozialean oinarritutako mahai-inguru bat egingo da; bertan, gai horiek zabalduko dira arte publikoa, komunitate-identitatea eta partekatutako espazioaren esanahi kulturalak jorratzeko.
Azaroaren 4ko (asteazkena) saioak MIKC 203 gelan izango dira; azaroaren 5eko (osteguna) saioak Rita Laden Senate Chamber aretoan (Joe Crowley Student Union eraikinean); eta azaroaren 6ko (ostirala) saioak, ostera, MIKC 305 gelan.
Hona hizlariak eta euren aurkezpenen izenburuak edo partaidetzak:
- Asier Barandiaran, Euskal Herriko Unibertsitatea, EHU: Johnny Curutchet: Bertsolaritza, Orality, and Collective Memory in the Basque-American Diaspora
- Briana Dolan, Reno Tahoe International Art Show (RTIA): Roundtable: Murals and Social Justice - Gentrification, Displacement, and Histories of Inequality
- Eric Brooks, Cultural Manager and Arts Advocate: Roundtable: Murals and Social Justice - Gentrification, Displacement, and Histories of Inequality
- Esti Blanco-Elorrieta, New York University (NYU): The Bilingual Brain as an Integrated Language System
- Kevin O'Keefe, Reno Tahoe International Art Show (RTIA): Roundtable: Murals and Social Justice - Gentrification, Displacement, and Histories of Inequality
- Kirmen Uribe, Basque Writer, New York University (NYU): Opening Keynote Address - Basque and Me: Language, Memory, and Literature
- Laura C. Villarreal, University of the Basque Country (EHU): Languages from the Borderlands: Displacement, Attitudes, and the Parallel Political Histories of Nasa and Basque Communities
- Leire Urbeltz, University of Nevada, Reno: Roundtable: Murals and Social Justice - Gentrification, Displacement, and Histories of Inequality
- Maialen Hernandez, University of Nevada, Reno: Music, Language, and Resistance: Changing Discourses of Basque Musical Identity
- Megan Berner, Visual Artist, City of Reno: Roundtable: Murals and Social Justice - Gentrification, Displacement and Histories of Inequality
- Monika Madinabeitia, Etxepare Euskal Institutua: Basque Voices of Nevada: The Literary World of Joan Errea
- Patty Miller, Basque Museum and Cultural Center, Boise: Capturing Images and Voices for Present and Future Generations
- Tanya Nawrocki, University of Nevada, Reno: Borders and Exile in Basque-Jewish Art
- Xabier Otaolea, Composer, Basque National Orchestra: When Music Remembers: Basque Music, Memory, and Identity

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


