euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Juan Carlos Ibarrola

Juan Carlos Ibarrola
Juan Carlos Ibarrola (1945eko ekainak 23 - 2016ko irailak 16)

2026/09/16 - Buenos Aires, Argentina

Juan Carlos Ibarrola Buenos Airesen jaio zen, 1945eko ekainaren 23an. Nafarroa oso maitea zuen; nafar historia ondo ezagutzen zuen eta harro zegoen bere jatorriaz. Beti eramaten zituen bertako armarria eta txapela; gainera, aitatxik eta aitak bezala, egurra lantzen zuen: afizio zeukan euskal baserrien, trenen eta itsasontzien maketak egitea. Baztangoa zeukan aitaren aldeko familia: amatxi Prudencia "Puntxi" Cordova Erratzukoa zuen, eta 'aitetxi', Manuel Ibarrola Aguerrebehere, Arizkungoa, Aritzakun auzokoa hain zuzen, Arroseneko Bordan jaioa baitzen; izan ere baserriak zutik dirau, eskolaren eta pilotalekuaren parean.

Bere aitatxi-amatxi XX. mendearen hasieran iritsi ziren Argentinara, eta berehala egin ziren Buenos Airesko Laurak Bat EEko bazkide. Manuel bertako zuzendaritza-batzordeko kide izan zen, eta Puntxi izan zuen jarduera haietan lagun. Aita Aitor eta izeba Delia dantza-taldean sartuko ziren. Gaztetatik, Juan Carlos dantza-taldeko kide izan zen, eta Buenos Airesko Nafarroako Etxeko liburuzain ere aritu zen.

1970eko hamarkadaren amaieran, emaztea izango zuen Norma Ríos ezagutu zuen. Dantzarekiko grina eta konpromisoa partekatzen zuten. 1993an Kultura Azpibatzordean sartu eta Iparraldeko Euskal Etxeko (CVF) zuzendaritza-batzordeko kide bihurtu ziren.

EEko kide aktiboenetako bat izan zen; hitzaldi ugari eman zituen, euskal etxean bertan, eta herrialde osoko beste hamaika zentrotan.

Arte Ederrak karrera ikasi zuen eta marrazteko berezko dohain baten jabe zen; gustukoa zuen oihalezko atzealde margotuak sortzea —eszena desberdinak irudikatuz— EEan egiten ziren jai tradizionalak girotzeko. Istorio-kontalari trebea ere bazen. Pertsona zoragarria —adeitasun hutsa zen—, bihotz handi, sentibera eta alaikoa; umore onekoa eta, batez ere, "lagun handia".

Bere oroitzapen handia geratzen zaigu, bere idazkietan, bere marrazkietan eta Euskal Herriaren alde egin zuen lan guztian.

Euskaldun bikaina izan zen, laguna, kidea eta senar aparta.

Gure gogoan bego. Ez zaitugu ahaztuko, Juan Carlos!



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia