Buenos Aires, Argentina. Mikel Ezkerro hil da. Argentinako euskal kultura eta pentsamenduak pertsona garrantzitsua galdu dute. 1938an Rawsonen jaioa, Sebastián Ezquerro Aspirozen (euskaldunen semea) argentinarraren eta Trinidad Fernández Azpirozen bilbotarraren semea zen. Urtebete besterik ez zuela, 1939an, gurasoekin Bilbora joan zen bizitzera, eta 12 urtez bizi izan zen han Argentinara ondoren behin betiko itzuli aurretik. Urte kritiko horietan, Euskal Herrian eman zuen denborak dimentsio berezia eman zion bere identitate argentinarrari, euskaltasunarekin sakonki lotua.
Sakonki sentitzen zen argentinar, eta euskaltasunari bere ikuspen argentiarra jakitateduna ekartzen zion. Dokumentuei, artxiboei eta liburuei eskainitako dedikazioaren bidez eta bere historia pertsonalaren bidez lortutako jakitatea zen berea zuen, eta zekien historia lehen eskutik bizi izandakoa zen Euskal Argentinan, pertsonaia garrantzitsuekin batera biziz eta lanean arituz, eta azken unera arte bere ekarria eginez kezkagai zuen Diasporari. Bizitzan zehar asko entzun, irakurri, hausnartu, eztabaidatu eta landutakoa zen, artxibo biziduna zekizkizen gauzengatik, eta maite zuen bere ezagutza partekatzea, eta jakitearen eta ezagutzearen garrantzia aldarrikatzen zuen, formakuntzaren balioa, haziak ereinez ahal zuen guztietan alor horretan.
Urteetan zehar, Argentinako hainbat euskal etxe bisitatu zituen, hitzaldiak emanez eta denak animatzen saiatuz, batez ere gazteak, urrunago joan zitezen ezagutzan, heziketan sakontzearen balioan sinetsirik. Maisua zen, ez zuen bere ezagutza beretzat gordetzen, eskuzabaltasunez partekatzen baizik. Hitzaldietan, eta azkeneko urte hauetan, igande oro, Federico Borràs paranatarra buru emititzen den "Presencia Vasca" irratsaioan Euskal Argentinako eta Euskal Herriko historiaren pasarte eta hausnarketak hedatuz.
Duela egun batzuk, Mikeli egin behar zioten ebakuntza baten aurrean, Graciana Goicoechandiak odol-ematea eskatu zuen sare sozialetan.
Haren heriotzaren berri zabaldu bezain laster, Argentinako eta euskal Diasporako sare sozialetako kontuak dolumin eta tristura mezuez eta bere familiari bidalitako babes mezuz bete dira, euskal etxe eta instituzioek eta norbanakoek igorriak, familiari, lagunei eta Argentinako euskal diaspora osoari.
Mikel Ezkerrori azken agurra abuztuaren 11n, asteartean, 14:00etan emango zaio. Buenos Airesko Chacarita hilerrian, Kapera Zentralean.
Doluminak bere emazte Susanari, seme-alaba Maite eta Juleni, bilobei, gainerako familia eta lagun ugariei.
Agur eta ohore!

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


