euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

AEBn euskara ikasi eta irakasle bihurtu nahi duzu? Azken egunak NABOren Irakasle Formakuntzan izena emateko

2026/07/29

Gogoratu: aste honetan, uztailaren 31an, bukatuko da AEBko Irakasle Formakuntza Taldean parte hartzeko epea
Gogoratu: aste honetan, uztailaren 31an, bukatuko da AEBko Irakasle Formakuntza Taldean parte hartzeko epea

PUBLIZITATEA

Rock Springs, WY, AEB. Zuretzat edo zure inguruko batentzat (pasa mesedez informazioa, guztion lankidetza beharrezkoa da): Euskara dakizula eta hobetu eta trebakuntza jaso nahi duzula Estatu Batuetan euskara euskal etxe batean irakasteko? Edo ezer gutxi dakizula eta beti ikasteko gogoa izan duzula baina orain arte ez diozula sekula ekin? NABOk eta Etxepare Euskal Institutuak aukera paregabea eskaintzen dizute euskara ikasteko Estatu Batuetan, Irakasle Formakuntza Taldea eratuz, 15 beka emanez musutruk parte hartzeko.

Programa asterokoa da eta hiru urte iraungo ditu, datorren irailean hasita. Online ematen da, eta sei hilabetero astebeteko barnetegi presentziala ere baitaratzen du, euskal etxe edo komunitatea duen hiri batean. Hirugarren urtearen amaieran, ikastaldia ongi probestu duten ikasle guztiak bi hilabete arteko barnetegi bat egingo dute Euskal Herrian, Lazkaoko Maizpiden, programaren kontu hau ere.


Proposamenaren bideoa, Mikaela DePoyster-Goikoetxeak eta Madalen Bieter-ek aurkeztua

Ikaskuntza prozesua doan da ematen zaien aukera baliatzen duten ikasle guztientzat. Ikasleek B1 euskara maila lortzen dute eta konpromisoa hartzen, hasiberrientzako 12 asteko lau ikastaldi emateko, euskal etxe batean edo NABO Euskara Onlinen, horretarako irakasle gisa dagokien soldata jasoz.

Ekimen honen helburua, Estatu Batuetan bertako jendeak trebatzea da euskara irakasle izateko euren euskal etxeetan. Aukera eder bat da, formakuntza guztia doan baita., irakaste trebatu eta eskarmentudunekin, ikasbide modernoekin, eta amaitzerakoan Euskal Herrira bidaiatuz Lazkaon barnetegia egiteko. Horren truke, irakasle izatea (ordainduta) bi urtez.

Informazio osoa NABOren Irakasle Formakuntza Taldea orrialdean. Gogoratu azken eguna izena emateko uztailaren 31a dela.



hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia