euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Villa Mariako gaualdi artistikoa: danborrak, dantzak eta bidaia EHan barrena erromeria handi batean amaitzeko (VII)

2026/10/20

Costanera etorbidean, danbor eta upelen atzetik. Agur ikusgarria, eta agertokia, abesbatza, danborrada eta dantza
Costanera etorbidean, danbor eta upelen atzetik. Agur ikusgarria, eta agertokia, abesbatza, danborrada eta dantza

PUBLIZITATEA

Villa María, Argentina. Danbor hotsen erritmoak bidea zabaldu zion 2026ko Euskal Aste Nazionaleko ekitaldi igurikatuenetako bat. Euskal Etxeetako ordezkaritzak Avenida Costaneratik Udal Anfiteatroraino desfilatu zuten, Villa Maríako agertokira bidean, larunbateko programa artistikoari hasiera emateko. Tio Teronen Semeak taldeko kideek Agurra eskaini zuten, eta Sarriegiren doinu donostiarren ondotik, Argentinako eta Uruguaiko ia hogeita hamar dantza-talde igo ziren agertokira. Emanaldi bizi eta beroki txalotua eskaini zuten. Ikusleak bidaia bat egitera gonbidatu zituzten Euskal Herriko zazpi lurraldeetan zehar, dena dantzaren bitartez kontatua. Amaiera handian, Xabi Solanok akordeoia jo eta abestu zuen, Kristina Solanoren pandero lagun. Bien artean, gaualdiaren amaiera erromeria bizi eta handi bihurtu zuten. Jaiak etenik gabe jarraitu zuen goizaldeko ordu txikiak arte, Sociedad Ruraleko aretoan.

Jarraian, ikuskizuneko hainbat une jasotzen dituen bideo-kronika.

  
Danborrada euskal argentinarra Sarriegiren doinuak jendaurretuz Villa Marian larunbateko gaualdi artistikorako bidean

 
Gaualdi artistikoak ibilbidea eskaini zuen Euskal Herriko dantzetan barrena (1. zatia)

 
Gaualdi artistikoak ibilbidea eskaini zuen Euskal Herriko dantzetan barrena (2. zatia)

(erreportajeak ostegunean segituko du, sorta honetako zortzigarren eta azkeneko zatian)



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia