Mexiko Hiria, Mexiko. Bira mexikarra hasiko du aste honetan Danele Sarriugarte idazle elgoibartarrak Mexikoko Errepublikara, geldialdiekin Mexiko Hiriko zenbait puntutan eta Guadalajarako Liburu Azokan. Sarriugarte "Beste zerbait" (2025) bere 'eleberri mutantearen' gaztelaniazko edizioa, 'Otra cosa' izenburu, besapean dator eta herrialdean liburudenda eta kultura etxeak eta Guadalajarako Liburu Azokako guneak bisitatu eta ekitaldietan hartuko du parte, baita, datorren larunbatean, azaroaren 28an, Mexikoko Euskal Etxean ere, bertan afari-solasaldi bat antolatu baitiote, interesatuta bera, bere literatura, iritzi eta ibilbidea ezagutzeko.
EGITARAUA
- Azaroaren 27an, 19:00etan: aurkezpena Casa Tomada-n (Mexiko Hiria) Sandra Sánchez eta Athenea Papacostas lagun
- Azaroaren 28an, 13:00etan: ekitaldia La Juventud Liburudendako Irakurle Klubean (Mexiko Hiria)
- Azaroaren 28an, 19:30ean: afari-solasaldia Euskal Etxean (Mediko Hiria), afaria musutruk, edariak norberak ordainduta
- Azaroaren 30ean, 17:30ean, aurkezpena Guadalajarako FILen (B aretoa), Paola Llamas Dinero eta Citlalli Ixchel-ekin
- Abenduaren 1ean, 11:00etan: FILen Oihartzunak Sayulako Preparatoria Regional Eskolan
- Abenduaren 3an, 11:00etan: Mahai ingurua FIL Gaztean "Libros para cuando el mundo pesa" (4. aretoa behe solairuan), Elma Correa, Lucía Solla Sobral, Claudia Ullosa Donoso eta Giulia Caminito lagun. Streaming-ez ere eskuragarri

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


