euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kongresua ostegun honetan Mexiko Hirian "Baskongado eta Nafarren Presentzia Mexikon", online segitzeko aukerarekin

2026/11/25

Baskongado eta nafarren presentzia Mexikon, XVI-XX mendeetan, azaroaren 26an
Baskongado eta nafarren presentzia Mexikon, XVI-XX mendeetan, azaroaren 26an

PUBLIZITATEA

Mexiko Hiria, Mexiko. Mexikoko euskal-nafar presentziari buruzko urteroko kongresuaren edizio berri bat egingo dute ostegun honetan, azaroaren 26an, Mexiko Hirian, Mexikoko Euskaldunen Adiskideen Elkartea (Sociedad Bascongada de los Amigos del País en México) antolatzaile, lankide duela hiri bereko Loiolako San Ignazio Ikastetxeko —Colegio de San Ignacio de Loyola ikastetxea (ezagunagoa Colegio de Las Vizcaínas izenpean)— José María Basagoiti Artxibo Historikoa. Topaketa goizeko 8:30ean hasiko da ikastetxearen egoitzan (hiriko Alde Zaharreko Vizcaínas kaleko 21a), Mexikoko eta nazioarteko adituak partaide.

Kongresua online jarritu ahal izango da, hemen.

EGITARAUA

- 08:30ean: izena ematea
- 09etan: ongi etorria, Mexikoko Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko lehendakaria den Antonio Barberena Quesadaren eskutik

- 09:10etik 10:50era, I. mahaingurua: "Fray Juan de Zumarraga y Fray Andrés de Urdaneta. Dos insignes vascos en la fundación de la Nueva España" (Ana Rita Valero de García Lascuráin doktorea hizlari); "Cuentas claras amistades largas. La Cofradía de Nuestra Señora de Aránzazu, comisionada de la Real Sociedad Bascongada en Nueva España" (Jesús Héctor Trejo Huerta doktorea hizlari); "Comercio y diversificación empresarial: vasco-navarros en Veracruz en el Siglo de las Luces" (Carmen Blázquez Domínguez doktorea hizlari); "Aproximaciones a la reconstrucción biográfica de Julia Mörner, una maestra vizcaína" (Andrea Torres Alejo doktorea hizlari)

- 10:50etik 12:10etara, II. mahaingurua: "Fray Francisco Marín de Cruzalegui a través de los archivos y bibliotecas en México y España" (Alonso Hernández Prado doktorea hizlari); "Francisco de Fagoaga, devoción y mecenazgo" (Elena Sánchez Cortina doktorea hizlari); "El conde de Peñaflorida, el músico y su música" (Lidia Guerberof Hahn irakaslea hizlari)

- 12:10etik 14:00era, III. mahaingurua: "Educar, casar y profesar: la inversión en las mujeres como estrategia de permanencia de la comunidad vasco-navarra en Nueva España" (Ángeles Argueta Guerra lizentziatua hizlari); "175 aniversario del nacimiento del santo vasco-mexicano José María del Yermo y Parres" (Jesús Ruiz de Gordejuela y Urquijo doktorea hizlari); "Rosario Patiño (Mamá Patito), una mujer por descubrir" (Óscar Gabilondo Vizcaíno; Gerardo Australia eta Pedro María León Olea hizlari); "Vita, un legado histórico" (Germán M. Saavedra Ordorika hizlari)

- 14etan, itxiera

- Mexikoko Euskalerriaren Adiskideen Elkartea Facebook-en
- Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, bascongada.eus



hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia