euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mexikoko Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak III. Kongresua deitu du euskal presentziaz Mexiko eta Ertamerikan

2020/06/17

Kongresua datorren azaroaren 9an egingo da Mexiko Hiriko Loiolako San Inazio (Vizcainas) Ikastetxean
Kongresua datorren azaroaren 9an egingo da Mexiko Hiriko Loiolako San Inazio (Vizcainas) Ikastetxean

PUBLIZITATEA

Mexiko Hiria, Mexiko. Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen (RSBAP) Mexikoko atalak eta Loiolako San Inazio Ikastetxeko --Vizcainas-- Jose Maria Basagoiti Noriega Artxibo Historikoak deialdia zabaldu dute III. Nazioarteko Kongresua egitearren euskaldunen presentzia Mexiko eta Erdialdeko Amerikan XVI-XXI. mendeetan hizpide, datorren azaroaren 9an, hiriburu mexikarreko Loiolako San Inazio Ikastetxean.

Nazioarteko Kongresuak, "Bi munduren topaketatik independentzia-prozesu novohispanora" izenpean, honako lau gai-multzoen inguruan bilduko ditu partaide eta hitzaldiak:

  • Arte ederrak, sinkretismo kulturalen zerumuga zabala.
  • Letren eta estofatuen artean, literatura eta gastronomia panorama novohispanoan.
  • hezkuntza novohispanoa eta Loiolako San Inazio Ikastetxeko marka
  • Euskal eta nafar jatorriko pertsonaiak independentzia novohispanoaren prozesuan.

- Proposamenak aurkezteko epea ekainaren 30ean amaituko da.
- Parte hartzeko, kontaktatu htrejo89@hotmail.com helbidean edo Facebookez Mexikoko RSBAPen
- Onartuak izan diren txostengileei jakinarazpena, uztailaren 15ean
- Onartutako txostenak bidaltzeko epea, urriaren 4an

- Deialdia, Facebooken




« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia