euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ipar Amerikan bizi zara eta euskaran trebatu nahi duzu eta NABOko euskal etxeetan ikasten/irakasten lagundu?

2026/06/09

PUBLIZITATEA

Boise, Idaho, AEB. NABO Euskara, Ipar Amerikako Euskal Erakundeen (NABO) federazio barruan euskara sustatu eta euskara irakasteaz arduratzen den adarra da, eta oraintxe bertan bekak eta irakasle prestakuntza programa bat eskaintzen die euskara ikasi eta aldi berean apurka euskara eta epe batez irakasle bilakatu nahi duten pertsonei, AEBetan eta Kanadako euskal etxe eta elkarteetan gero eta handiagoa baita euskara ikasteko eta indartzeko gogoa, batzuetan, irakasle eskasiagatik erantzun ezin bazaio ere.

Argentinan eta Hego Amerikan Euskara Munduan izenarekin arrakastaz finkatutako programa eta ereduari jarraituz, euskara ikasi eta hobetu nahi duten eta urrats berri bat emanez hasierako mailetan irakatsi nahi duten ikasleentzat diseinatu da programa hau. Helburua, bertako jendeak, gero klaseak emango dituzten komunitateetako irakasleak prestatzea da. Prestakuntza osoa doakoa da (konpromiso bat sinatuko da) eta hiru urteko iraupena izango du, 2026ko irailean hasita. Online irakaskuntza eta murgiltze programak (barnetegiak) ere izango ditu, AEBn zein Euskal Herrian.

Bidea errazten dute

Euskara eta kulturan interesa duten eta euskara ikasle/irakasle igisa formatyu nahi duten pertsonen bila dabil NABO. Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker, parte-hartzaileek formakuntza osoa estaliko dien beka jasoko dute, programaren hiru urteetako gastu guztiak barne hartuko dituena, tartean matrikula, murgiltze esperientzia eta barnetegira joatea barne. Aukera paregabea da. Informazioa, hemen. Xehetasun gehiago lortzeko izen-emate orria, hemen.

Baina zure kasua bestelakoa bada eta Estatu Batuetan edo Kanadan bizi zarela, dagoeneko badakizula euskaraz edo B1 mailako prestakuntzaren jabe zarela eta euskararen alorrean laguntza eman nahi duzula? NABOrekin edo Ipar Amerikako euskera zentroetako batean irakasle gisa lan egin dezakezu edo bertan parte hartu. Begiratu baldintzak. Egin ezazu, esperientzia merezi du!

- NABO Euskara webgunea: www.naboeuskara.org
- NABO Euskara Instagram: www.instagram.com/nabo_euskara

 



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia