Bilbo-Bizkaia. Urtero bezala Bilbo Zaharra Euskaltegia antolatzaile, joan den ostegunean, ekainaren 4an, egin da Bilboko Arriaga Antzokian, Klasikoen Irakurketa Jarraitua, aurten bere 19. ediziora iritsita, Txillardegiren "Leturiaren egunkaria ezkutua" eleberria irakurgai gisa hautatuta. Irrakurraldiari hasiera emateko ohorea Joseba Sarrionandia idazleari egoki zitzaion, zenbait zio gogoan hartuta Diasporari lotutako pertsona eta azken boladan ere euskaldunek Diasporan utzitako euskal emaitzen ikerketan ibilitako gizona.
Egunak, izan ere, agerian geratu ala ez, Euskal Herrian beste hamaika alditan bezala, Diasporaren ekarri nabaria bildu baitzuen beste behin. Irakurraldiko protagonista, bhainbat alorretako irakurleak, Sarrionandiak hasitako irakurketari eusten. Baina Etxepare Euskal Institutuari esker, Diasporak eta bestako euskara ikasleek ere hartu zuten parte ekitaldian, batzuk euskal etxeetako eta Euskara Munduan programako ordezkari; beste batzuk, Institutuak berak munduko unibertsitateetan kudeatzen duen irakurletzen sareko erreferente gisa. 30 euskal etxe eta bost unibertsitate aritu izan dira 2026ko Arriagaren ekitaldian, bideo bidez, partaide eta ekarle.
Irakurraldiak iraun zituen sei ordu pasexeak biltzen dituen bideoa
Hona euskal etxeen eta unibertsitateen zerrenda (FEVA, FIVU eta NABO federazioak dira, eta euskal etxe bat baino gehiago biltzen dituzte):
- Bartzelonako Euskal Etxea-Centre Cultural
- Bruselako Euskal Etxea, Belgika
- Valentziako Euskal Etxea-Centro Vasco-Navarro Laurak Bat
- Mexikoko Euskal Etxea
- Palma Mallorcakoa “Artea” Mallorcako Euskal Etxea
- Sao Pauloko Eusko-Brasildar Etxe-Casa Vasco Brasileira, Brasil
- Università di Bologna-Boloniako Unibertsitatea, Italia
- University College Cork-Corkeko Unibertsitatea, Irlanda
- Uniwersytet Warszawski-Varsoviako Unibertsitatea, Polonia
- Pariseko Eskual Etxea, Frantzia
- Limako Euskal Etxea, Peru
- Bordeleko Eskualdunen Biltzarra, Bordaleko Euskal Etxea, Frantzia
- Antioquiako Fundación Centro de la Cultura Vasca Gure Mendietakoak, Kolonbia
- Madrilgo Euskal Etxea, Espainia
- Maipuko Anaitasuna Euskal Etxea, FEVA
- Madrilgo Unibertsitate Konplutentse, Espainia
- Parisko Sorbonne Unibertsitatea, Frantzia
- Buenos Airesko Euskal Echea Ikastetxea, Argentina
- Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxea, FEVA
- Valladolideko Gure Txoko EEa, Espainia
- Sao Pauloko Eusko Alkartasuna EEa, Brasil
- Montevideoko “Euskal Erria” EEa, Uruguai
- Paueko Lagunt Eta Maita, Frantzia
- Santiagoko Euzko Etxea, Txile
- N.A.B.O. North American Basque Organizations, Inc. AEB
- Londresko London Basque Society - Euskal Etxea, Ingalaterra
- Valparaisoko Euzko Etxea, Txile
- Berlineko Gernika Deutsch-Baskischer Kulturvererein E.V., Alemania
- Villa Mariako Euzko Etxea, FEVA, Argentrina
- Quebec-eko Euskaldunak
- Sydneyko Gure Txoko Basque Club Inc
- FIVU Euskal Uruguaitar Elkarteen Federazioa, Montevideo, Uruguai
- Santiagoko Colectividad Vasca de Chile
- Trujilloko Euskal Etxea, Peru

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


