euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kafkaren "Metamorfosia" irakurriko dute bihar Arriaga Antzokian, euskal etxeen partehartzearekin

2016/06/08

Aurtengo Klasikoen Irakurketa Jarraituaren kartela
Aurtengo Klasikoen Irakurketa Jarraituaren kartela

PUBLIZITATEA

Bilbo Zaharra euskaltegiak urtero antolatzen duen Klasikoen Irakurketa Jarraituak Franz Kafka idazlearen "Metamorfosia" lana aukeratu du aurten. Eleberri honek mendeurrena betetzen duela aitzaki hartuta, ekitaldiak itzulpenaren garrantzia eta balioa aldarrikatuko ditu. Ohi bezala, euskal etxeetako euskara ikasleek ere parte hartuko dute ekitaldian, aldez aurretik grabatutako bideoekin. 

Bilbo, Bizkaia. Diasporak ere bere lekua izango du bihar Arriaga Antzokiko taulagainean, Klasikoen IX. Irakurketa Jarraituan. Urtero legez, euskal etxeek parte hartuko dute Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duten ekitaldi honetan, HABEren Euskara Munduan programaren bitartez. Azken hilabeteotan munduko 28 euskal elkartetan lanpetuta ibili dira irakurketako pasarteen bideoak grabatzen.

Bihar, Arrriagan ikusi ahalko dira bideo horiek, bertatik igaroko diren ehundaka irakurleen artean tartekaturik. Hauek dira aurtengo irakurraldian parte hartuko duten euskal etxeak:

 

 

PARTEHARTZAILEA

Pasartea

  1.  

"Gure Txoko" Euskal Etxea, Valladolid

3

  1.  

Laminiturri Euskal Etxea

3

  1.  

Euskal-Etxea-Hogar Vasco de Madrid

10

  1.  

Associació Euskaltzaleok

14

  1.  

Centre Cultural Euskal Etxea

20

  1.  

F.E.V.A. - Federación de Entidades Vasco Argentinas (Mendoza)

20

  1.  

Associazione Culturale Euskara – Erromako Euskal Etxea

22

  1.  

Euskaldunak Association des Basques du Quebec

22

  1.  

LEIPZIG

33

  1.  

Eusko-Brasildar Etxea - Casa Vasco Brasileira

33

  1.  

Eskualdunen Biltzarra, Bordele

34

  1.  

F.E.V.A. - Federación de Entidades Vasco Argentinas (Villa María)

34

  1.  

Pariseko Eskual Etxea - La Maison Basque de Paris

37

  1.  

Gernika Deutsch-Baskischer Kulturvererein e.v., Berlin

41

  1.  

Euskaletxea de Lima

43

  1.  

Colectividad Vasca de Chile

43

  1.  

F.E.V.A. - Federación de Entidades Vasco Argentinas (Euskal Echea Ikastetxea)

43

  1.  

Gure Mendietakoak Euskal Etxea, Antioquia

44

  1.  

Eusko Etxea Casa Vasca de Valparaiso

44

  1.  

Asociación Vasco-Navarra de Beneficencia _ Euskal Etxea de La Habana

47

  1.  

Euzko Etxea-Casa Vasca de Chile

47

  1.  

F.I.V.U. - Federación de Instituciones Vascas de Uruguay

51

  1.  

Centro Vasco de Mexico A.C.

51

  1.  

Euskal Etxea "Artea", Mallorca

54

  1.  

Centro Vasco-Navarro Laurak Bat de Valencia

54

  1.  

N.A.B.O., AEB

57

  1.  

Gure Txoko Basque Club Inc., Sydney

59

  1.  

Yoshida Hiromi, Tokyo

59

       

 

"Metamorfosiak" 100 urte

Aurten 100 urte bete dira Kafkak “Metamorfosia” idatzi zuela, eta Klasikoen Irakurketak mendeurren hori gogoan hartu nahi izan d, itzulpenaren garrantzia eta balioa aldarrikatzeko. Ekitaldian Anton Garikanoren itzulpena irakurriko da, eta laurehun bat irakurlek parte hartuko dute.

Aurreko urteetan honako lanak irakurri ziren: Axularren Gero, Mogelen Peru Abarca, Jon Miranderen Haur besoetakoa, Saizarbitoriaren Hamaika pauso, Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik panpox, Bernardo Atxagaren Obabakoak, Gabriel Arestiren Harri eta herri eta ,iaz, Sarrionandiaren Narrazioa Guztiak.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia