euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

30 Euskal Etxetako euskara ikasleak partaide atzo Bilboko Arriagatik Linguae Vasconum Primitiaeren Irakurketan

2021/06/04

Klasikoen Irakurketa Jarraitua: Eusko Brasildar Etxeko ordezkaria. Ekitaldiaren 14. edizioa atzo egin zen Bilboko Arriaga Antzokian
Klasikoen Irakurketa Jarraitua: Eusko Brasildar Etxeko ordezkaria. Ekitaldiaren 14. edizioa atzo egin zen Bilboko Arriaga Antzokian

PUBLIZITATEA

Bilbo, Bizkaia. Bilbo Zaharra Euskaltegiak urtero antolatzen duen Klasikoen Irakurketa Jarraituaren 2021eko edizioa atzo egin zen bere ohiko egoitzan: Bizkaiko hiriburuko Arriaga Antzokian. Hamalaugarren edizio honetan 1545ean argitaratu zen Bernat Etxepare baxenabartarraren "Linguae Vasconum Primitiae" liburua irakurri zuten 200 bat euskaltzalek, beti ere txandaka eta ahoz gora.

Euskaldunon hizkuntzari urtero sasoi honetan egiten zaion omenaldian Diaspora ezin zen kanpo geratu; izan ere, “Zortzigarren Lurraldean” bizi-bizirik eta 'borrokan' dago euskara, ugaldu, zabaldu eta mugak gainditu nahirik.

Diasporaren partaidetza Etxepare Euskal Institutuaren eta Euskara Munduan programaren esku gauzatu zen Irakurketan. Institutuaren izenean, Irene Larraza zuzendariak irakurri zuen eta Euskara Munduan programaren izenean Jose Francisco Zinkunegi arduradunak. Biak Antzokira bertaratu ziren irakurtzera.

Diaspora ere partaide


[Klasikoen Irakurketa Jarraituaren 14. edizioa]

Larrazaren eta Zinkunegiren partaidetzaz gain, mundu osoko 30 euskal etxek ere izan zituzten euren ordezkariak, distantziatik, era birtualean. Hona atzoko ekitaldian parte hartu zuten erakundeak:

1 Euskal Etxea-Centre Cultural Bartzelona (Katalunia)
2 NABO, North American Basque Organizations, Inc. SFO
3 Euskal Etxea-Hogar Vasco de Madrid (Espainia)
4 NABO, North American Basque Organizations, Inc. Boise
5 Centro Vasco "Gure Txoko", Valladolid (Espainia)
6 Ventro Vasco-Navarro Laurak Bat de Valencia
7 NABO, North American Basque Organizations, I
nc. Reno
8 Euskal Etxea "Artea", Palma de Mallorca
9 Gure Txoko Basque Club inc.
(Australia)
10 Pariseko Eskual Etxea (Frantzia)
11 Eusko Etxea-Casa Vasca de Santiago de Chile (Txile)
12 Bordeleko Eskualdunen Biltzarra (Frantzia)
13 Euzko Etxea-Casa Vasca de Valparaiso (Txile)
14 Erromako Associazione Culturale Euskara (Italia)
15 FEVA, Federación de Entidades Vasco Argentinas, Toki Eder de José C. Paz
16 London Basque Society
(Ingalaterra)
17 Berlineko Gernika Deutsch-Baskischer Kulturvererein e.v. (Alemania)
18 FIVU, Federación de Instituciones Vascas de Uruguay 
19 Asociación Vasco Navarra de Beneficencia de La Habana
(Kuba)
20 Bruselako Euskal Etxea (Belgika)
21 Centro Vasco-Euskal Etxea de Sao Paulo (Brasil)
22 Centro Vasco de México a.c (Mexiko)
23 Fundación Centro de la Cultura Vasca Gure Mendietakoak (Kolonbia)
24 Saltoko Euskaldunen Taldea, de Salto (Uruguai)
25 FEVA, Federación de Entidades Vascas de Argentina, Aberri Etxea de Viedma
26 NABO, North American Basque Organizations, Inc.
Boise
26 Colectividad Vasca de Chile Santiago
28 Centro Vasco "Euskal Erria" de Montevideo
(Uruguai)
29 Eusko-Brasildar Etxea - Casa Vasco Brasileira (Brasil)
30 Euskaldunak Association des Basques du Quebec (Kanada)

Zorionak irakurle guztioi!



Komentarioak

  • Biba zuek!

    Lan ederra egin duzue. Segi horrela

    Mertxe (Madrid), 2021/06/08 14:18

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia