euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2026ko New Yorkeko Euskal Zinemaldia abenduaren 9 eta 10ean izango da, 'Faisaien Irla' eta 'Los Domingos' aurkeztuz

2026/11/27

New Yorkeko Euskal Zinemaldia edo 'NYC Basque Film Festival' 2026ak, Bertsio originalean emango ditu filmok, ingeles azpitituluekin
New Yorkeko Euskal Zinemaldia edo 'NYC Basque Film Festival' 2026ak, Bertsio originalean emango ditu filmok, ingeles azpitituluekin

PUBLIZITATEA

New York, AEB. Urtero bezala sasoi honetan, Euskadiren Estatu Batuetako eta Kanadako Ordezkaritzak New Yorkeko Euskal Zinemaldia edo  'NYC Basque Film Festival' delakoa antolatu du, Etxepare Euskal Institutua lankide, aurtengoan abenduaren 9 eta 10ean, 'Faisaien Irla' eta 'Los Domingos' filmak pantailaratuz. "Aurtengo jaialdiak bi film indartsu eta hausnarketarako bidea ematen dutenak eskainiko ditu, zer esan nahi duen parte izatea, aukera zailak egitea eta munduan gure lekua aurkitzea aztertzen dutenak", iragarri dute.

"Europako mugetako migrazioaren eta elkartasunaren errealitate humanoetatik hasi eta fedearen, familiaren eta askatasun pertsonalaren galdera intimoetaraino, film hauek bi ikuspegi desberdin baina osagarri eskaintzen dituzte identitateari, errukiari eta gaur egungo euskal gizarteari buruz. Elkarrekin, euskal zinemaren aberastasuna eta aniztasunaren erakustaile dira", baietsiz.

Emanaldiak Village East by Angelika zinema geletan izango dira (181-189 2nd Avenue, New York 10003).

Sarrera libre, orori zabalik, baina eserlekuak mugatuak direnez erreserbatu beharra dago, hemen (Eventbrite). 

Faisaien irla

Noiz: abenduaren 9an emango da, 18:30ean
Zuzendaria: ​Asier Urbieta
Jatorrizko euskarazko bertsioan (VOS), ingeles azpitituluekin

2025eko Donostiako Nazioarteko Zinemaldirako hautatua, Faisanen Irla migrazioa, elkartasuna eta Europako mugen atzean dauden giza errealitateak aztertzen dituen mugako thriller zirraragarria da.

Los domingos

Noiz: abenduaren 10ean emango da, 18:30ean
Zuzendaria: Alaida Ruiz de Azúa
Jatorrizko gaztelaniazko bertsioan (VOS), ingeles azpitituluekin

2025eko Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra irabazi zuen Film Onenaren kategorian eta bost Goya sari 2026an, Film Onena barne. Film indartsu eta hausnarketarako gonbidapen honek fedea, familia, askatasun pertsonala eta belaunaldien arteko desberdintasunak aztertzen ditu bizitzako aukera ustekabekoa egiten duen emakume gazte baten istorioaren bidez.



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia