Buenos Aires, Argentina. EHAA buletin ofizialak ostiralean, azaroaren 13an, eman zuen argitara Pradales lehendakariak sinatutako kargutik kentzeko dekretua, eta egun horretan bertan plazaratu zuen azkeneko 13 urteetan Buenos Aires egoitza izanik Euskadiren ordezkaria izan den Sara Pagolak bere azken agurra Argentinan eta Uruguain lagun, lankide eta txalupa bereko arraunetan ilusio- eta apustu-kide izan dituenei eskerrak emateko eta errekonozimendu mezua.
Hortik aurrera, sare sozialetan bateko eta besteko euskal etxe eta erakundeak esker oneko, aprezio eta agiantza oneko bideo, testu eta irudiak argitaratzen joan dira, eta seguruenik hala segituko dute aste honetan, tartean ikusi ditugula Mendozako Denak Bat, Pergaminoko Lagun Onak, Rosarioko Zazpirak Bat, Villa Mariako Euzko Etxea, La Platako Euzko Etxea, Comodoro Rivadaviako Euskal Echea, Macachingo Euzko Alkartasuna, eta beste hainbat.
Hona Sara Pagolak Instagramen zabaldu duen azken agur bideoa:
Sara Pagola Aizpiri 2013ko otsailean izendatu zuten (honela jaso zuen gure buletinak), momentu hartan Euskadiren ordezkari Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaien, urte hauetan Ordezkaritzaren izena behin baino gehiagotan aldatu bada ere, tartean Argentina-Mercosurrerako Ordezkaritza edo egungo izena, Argentina eta Uruguairako Euskadiren Ordezkaritza. Agiantzarik onenak!

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu



