euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chubut Iparrekialdeko Euskal Etxeak Sara Pagola Euskadiren Argentina-Mercosurreko ordezkariaren bisita jaso zuen

2022/11/14

Ezk eskuin: Euskal Etxeko Zuzendarita Batzordeko kideak, Juan Emilio Arbeletche, Salvador Bonachea, Natalia Suarez Caminoa, Maite Caracotche, Euskadiko Ordezkari Sara Pagola, Milagros Ibarbia, Gastón Mendieta, Hugo Derin, Ignacio Esquiroz.
Ezk eskuin: Euskal Etxeko Zuzendarita Batzordeko kideak, Juan Emilio Arbeletche, Salvador Bonachea, Natalia Suarez Caminoa, Maite Caracotche, Euskadiko Ordezkari Sara Pagola, Milagros Ibarbia, Gastón Mendieta, Hugo Derin, Ignacio Esquiroz.

PUBLIZITATEA

Trelew, Argentina. Joan den ostegunean, azaroaren 10ean, Sara Pagolak, Euskadiren Argentina-Mercosurreko ordezkariak, bisita egin zuen Trelew-era. Ordezkariak, Mariana Satostegui Euskadiren Ordezkaritzako arduradun instituzionalarekin batera, hainbat jarduera egin zituen, besteak beste, bertako ‘Concejo Deliberante’-ari eta Chubuteko Iparrekialdeko Euskal Etxeari bisita, baita bilerak ere euskal diasporako kideekin eta esparru akademikoko ordezkariekin.

‘Concejo Deliberante’an Juan Ignacio Aguilar presidenteak egin zion harrera, eta opari bat eman zion Pagolari egindako bisitaren oroigarri. Ondoren, euskal ordezkaria Chubuteko Iparrekialdeko Euskal Etxearen egoitzara joan zen eta bertan bi bilera egin zituen. Lehenik eta behin, Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordearekin bildu zen, eta haiekin hitz egin zuen gaurkotasunaz eta erakundeak garatzeko asmoa duen proiektuez.

Ondoren, Patagoniako San Juan Bosco Unibertsitate Nazionaleko Humanitate Fakultateko ordezkari akademiko Bárbara Quintanarekin bildu zen, inguruko euskal presentziari buruzko hainbat ikerketa-ildo aurkezteko. Era berean, Euskal Etxearen eta Gizarte Zientzien Ikerketa Foroaren arteko elkarlanerako asmo gutuna sinatu zen.

Ondoren, laster elkartearen egoitzan landatuko den Gernikako Arbolaren kimuaren aurkezpena egin zen, Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxearen dohaintza. Azkenik, ordezkariak ’Antzinako herria, abangoardia maite duena’, egungo Euskadiri buruzko hitzaldia eskaini zien bertaratu ziren bazkide eta lagunei.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia