Iruñea, Nafarroa. Nafarroako Gobernuak gaur asteazkeneko bere saioan onartu egin du Mallorcako "Casa Vasco-Navarra Euskal Etxea Artea" elkartea Atzerriko Nafarroako Zentroen sarean sartzea. Onarpen honekin euskal etxe mallorcarra Atzerriko Nafarroako Komunitateen Erregistro Ofizialean inskribatuko dute, esan nahi baita Nafarroatik kanpo Espainiako beste leku batzuetan edo atzerrian egoitza soziala duten Nafarroako komunitateei buruzko informazioa biltzen duen datu-basean.
Honela bete egiten dira Atzerriko Nafarroako Komunitateekiko Harremanei buruzko otsailaren 22ko 3/2023 Foru Legearen baldintzak, bere xedapen iragankor bakarrean ezarri egiten baitu "Espainiako beste erkidego batzuetan edo beste herrialde batzuetan dauden eta, Foru Lege hau indarrean jartzen den unean, nafar, euskal-nafar edo antzeko izendapena duten 'etxe' edo 'zentro' gisa aitortuta dauden Nafarroako komunitateek" atzerriko Nafarroako Komunitate gisa aitortzeko eskaera behar behar dute(la) egin, Atzerriko Nafarroako Komunitateen Erregistro Ofizialean inskribatuak izateko.
Pauso hau emanik, dagoeneko hogeitik gora dira aitorpen hau lortutako nafar etxeak; gehienak Espainiako Estatuan, eta azken zortziak, beste herrialde batzuetan.
Lehen taldean honakoak daude:
- Asociación Hogar Navarro de Sevilla
- Hogar Navarro de Barakaldo
- Casa de los Navarros-Nafarren Etxea de Barcelona
- Hogar Navarro ‘San Francisco Javier’ de Vitoria-Gasteiz
- Hogar Navarro de Burgos
- Hogar Navarro-Nafarren Etxea de Bilbao
- Asociación Centro Vasco-Navarro ‘Laurak Bat’ de València
- Casa de Navarra en Zaragoza
- Hogar Navarro en Cantabria
- Asociación Cultural Navarra en Madrid
- Hogar Navarro en Logroño
- Casa de Cultura y Hogar Navarro en Valladolid
- Federación Nacional de Hogares Navarros
- Eta hemendik aurrera Casa Vasco-Navarra Euskal Etxea Artea de Mallorca
Eta bigarren taldean:
- Centro Navarro de Buenos Aires (Argentina)
- Centro Navarro de Rosario (Argentina)
- Centro Navarro de Mendoza (Argentina)
- Centro Navarro de Bolívar (Argentina)
- Asociación Vasco Navarra de Beneficencia (Kuba)
- Asociación Navarra Siempre (Paris-Frantzia)
- Colectividad Navarra de Chile (Santiago)
- Fundación Vasco-Navarra de Antioquia (Kolonbia).

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu



