Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzak Ebazpen bat eman du argitara gaur osteguna azaroaren 5ean EHAA-BOPV buletin ofizialean, dirulaguntza-lerro berri bat zabalduz Euskal Diasporaren esparruko argitalpen eta ikus-entzunezko proiektuak laguntzearren. Eskatzaileak kultur enpresa eta elkarteak, Euskal Etxeak edo norbanakoak ere izan daitezke, Euskadikoak edo kanpokoak. Proiektuak 2026 urtean hasi eta bukatzekoa behar du izan. Gehienez 10 proiektu finantziatuko dira, eta hautaketa-prozesu lehiakor baten bidez esleituko. Eskaerak aurkezteko epea bihar irekiko da, eta hilabetez egongo da zabalik.
- Deialdiari buruzko argibide eta xehetasunak oro
- Deialdia EHAA-BOPV buletinean (html)
- Deialdia pdf formatuan

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


