euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Goitik behera zaharberritua izan ondoren bere distira osoa berreskuratu du Tandilen Euskaldunen Iturri famatuak

2026/11/10

Dantzariak, euskal etxeko kideak eta auzotarrak pozarren Tandilgo Euskaldunen Iturri historikoa zaharberrituaren inaugurazioan
Dantzariak, euskal etxeko kideak eta auzotarrak pozarren Tandilgo Euskaldunen Iturri historikoa zaharberrituaren inaugurazioan

PUBLIZITATEA

Tandil, Argentina. Tandilgo Euskaldunen Iturri historikoa martxan da berriro, Udalak eta Gure Etxea Euskal Etxeak elkarlanean egindako zaharberritze lan integral baten ondoren. Inaugurazioak Miguel Angel Lunghi intendentea, Gure Etxeko lehendakari Graciela Confalonieri, euskal komunitateko kideak eta auzokide talde bat bildu zituen. Ekitaldiak Udal Bandaren musika, eta Euskal Etxeko Danborrada eta Iratxo Bihurriak eta Betirako dantza taldeen aurkezpenak batu zituen. Horrez gain, bertaratutakoei txokolate beroa eta txurroak eskaini zitzaizkien.

Ayacucho eta Guayaquil kaleen bidegurutzean kokatuta, iturri hau esker onaren eta sustrai sakoneko loturen lekuko biziduna da. Euskal komunitateak eman zuen dohaintzan 1973an, hiriaren 150. urteurrena ospatzeko. Dituen zutabeetan “Euskaldunak Tandil'ko erriari” eta “Los vascos al pueblo de Tandil” inskripzioa dago irakurgai. Denboraren igarotzeak eta zenbait bandalismo-ekintzak eragindako kalteak tarteko, zaharberritze-proiektuak hainbat lan hartu ditu barne: sistema hidraulikoaren erabateko berrikuntza; jatorrizkoaren tankerako egitura berreraikitzea; ingurunea hobetzea, eserlekuak eta berdeguneak gehituz, argiztapen apaingarriak jartzea eta egituran bertan ikurrina margotzea.

"Merezi du"

Bertaratutakoei zuzendutako bere hitzaldian, Gure Etxeko lehendakariak Iñaki de Azpiazu apaizak iturriaren jatorrizko inaugurazioan esandako hitz historikoak ekarri zituen gogora. Izan ere, nabarmendu zuen  ondare horrek garai zailetan bultzada instituzional gisa balio izan zuela. “Izan ere, espazio bat berreskuratzean, mezua bidaltzen dieguesanez ezagutzea merezi duen historia bat badagoela, eta badaudela mantentzea merezi duten sustraiak eta identitatea, gure aurretik egon zirenengandik jasotakoa gogoan eraikitzen dugun zerbait dela", adierazi zuen Confalonierik irailaren 27an, igande arratsaldez, argiak piztu eta ura isurtzen hastearekin berrinaugurazioa ofizialdu baino minutu batzuk lehenago.

Hori-hori, Tandil!



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia