Chivilcoy, Argentina. Azken egunak "Gernikako Arbola" literatura-lehiaketaren 15. edizioan, 2026koan, parte harte hartu ahal izateko. Lehiaketa Argentinako Idazleen Elkarteak (SADE-Chivilcoy), Chivilcoy-ko "Beti Aurrera" Euskal Etxearekin elkarlanean antolatua da. 18 urtetik gorakoek har dezakete parte; aurkezten diren lanek —poemak edo prosa poetikoa— gaztelaniaz idatziak, originalak eta argitaragabeak vehar dute izan. Lanak A4 orrialde bakarrekoak, gaia librea da, baina lotura izan behar du Euskal Herriarekin. Parte hartzeko epea ostiralean bukatuko da, urriak 30ean.
Oinarri eta Baldintzak
1.- Lehiaketa 18 urtetik gorako egileentzat da. Argentinan bizi diren egileek har dezakete parte, edo gutxienez azkeneko bi urtetan bertan bizi izan diren pertsonek. Lanek gaztelaniaz idatzita behar dute egon eta aurretik beste lehiaketaren batean saririk edo aipamenik jaso gabeak. Ororen buru, lanak originala eta argitaragabea behar du izan.
2.- Gaia: Lehiaketaren izenburuak "Gernikako Arbola" historikoari (euskal nazioarentzat leku eta gertaera garrantzitsua) erreferentzia egiten badio ere, aurkezten diren lanek —poemak zein prosa poetikoa— Euskal Herriari lotutako edozein gai jorra dezakete, adibidez: ohiturak eta tradizioak, leku zehatzak, monumentuak, paisaiak, eguneroko bizitza, jantzi tradizionalak, dantzak, gastronomia, etab.
3.- Parte-hartzaile bakoitzak testu bakarra aurkez dezake (poema bat edo prosa poetikoko lan bat), eta horrek ezin du A4 orrialde bat baino luzeagoa izan.
a) Bertako parte-hartzaileek beren lana —hiru kopiatan eta ezizen batekin markatutako gutun-azal handi batean sartuta— Chivilcoyko Brandsen eta Pirán kaleen izkinan dagoen Alfonsina Storni aretoan aurkeztu beharko dute. Barruan (gutun-azal txiki batean), sartuko dira idazlearen datu pertsonalak: izen-abizenak, nortasun-agiriaren zenbakia eta helbidea; horiekin batera, lanaren izenburua, ezizena, helbide elektronikoa eta telefono-zenbakia ere zehaztu behar dira
b) Herrialdeko gainerako lekuetako parte-hartzaileek bi fitxategi aurkeztu beharko dituzte: batean idazlana joango da (ezizen batekin sinatuta), eta bestean, egilearen datu pertsonalak, lanaren izenburua eta ezizena. Bidali bi fitxategiak helbide elektroniko hauetara: edicionesmacle@hotmail.com eta centrovascochivilcoy@yahoo.com.ar.
c) Azken bi urteetan lehen saria irabazi dutenek bigarren eta hirugarren sariak lortzeko soilik lehiatu ahal izango dute.
Testua bertso librean edo errimatuan izan daiteke.
Erritmoa, ortografia, sormena eta baliabide literarioen erabilera izango dira epaimahaiak kontuan hartuko dituen irizpideetako batzuk.
4.- Lana ordenagailuz idatzitako fitxategi gisa aurkeztu behar da (Word formatuan), A4 tamainako orrietan eta Arial letra-tipoan (12-14 tamainan). Lerroen arteko tartea parte-hartzailearen esku geratzen da. Ez dago lerro (bertso) kopuruaren mugarik, eta lana ezizen batekin aurkeztuko da
Beste fitxategi batean, egilearen datuak zehaztu behar dira: izen-abizenak, nortasun-agiriaren zenbakia, helbidea, telefono-zenbakia, lanaren izenburua eta ezizena.
5.- Ezarritako arau eta baldintzak betetzen ez dituzten lanak ez dira kontuan hartuko.
6.- Lanak aurkezteko azken eguna 2026ko urriaren 30a da. Emaitzak epe hori amaitu eta hurrengo 30 egunen barruan jakinaraziko zaizkie irabazleei.
7.- Sariak: Lehen postua lortzen duenak plaka bat jasoko du; bigarren eta hirugarren postuetakoek, berriz, dominak. Aukeratutako lanen egileek diplomak jasoko dituzte. Hiru postuetako bat bera ere ezin da hutsik geratu.
8.- Sari-banaketa Chivilcoyn egingo da, aurtengo abenduan; data eta ordu zehatza aurrerago jakinaraziko dira.
a) Aurreko urteetan bezala, emaitzak azaroaren amaieran jakinaraziko dira, prentsa idatziaren, plataforma digitalen eta sare sozialen bidez. b) Hautatutako lanen egileak beste hiri batzuetan bizi badira eta Chivilcoyra hurbiltzerik ez badute, erakunde antolatzaileek sariak haien helbideetara bidaliko dituzte, posta argentinar bidez
9.- Ez da ezer ordaindu behar parte hartzeagatik
Ez dira onartuko letra larriz soilik idatzitako lanak; letra larriak gramatikalki egokia den lekuetan soilik behar dira erabili.
10.- Epaimahaiak hartutako erabakiak —arau hauetan berariaz jaso ez diren kasuetan— behin betikoak eta lotesleak izango dira. Epaimahaia literatura-munduko hiru pertsonaia nabarmenek osatuko dute. Aurrerago jakinaraziko dira euren izenak.
Informazio gehiago, 2346 482185 zenbakian.

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu



