euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur Bilbon Klasikoen Irakurketa jarraitua 2024, Kirmen Uribe protagonista eta diasporako hainbat ordezkari partaide

2024/06/06

Gaur 2024ko Klasikoen Irakurketa Jarraitua Bilboko Arriagatik, "Bilbao-New York-Bilbao" irakurriz, Diasporako
Gaur 2024ko Klasikoen Irakurketa Jarraitua Bilboko Arriagatik, "Bilbao-New York-Bilbao" irakurriz, Diasporako

PUBLIZITATEA

Bilbo, Bizkaia. Dagoeneko hogei bat hizkuntzatara itzulia izan den Kirmen Uriberen "Bilbao-New York-Bilbao" eleberria irakurriko dute gaur osteguna Bilbon, hitzaren lekukoa elkarri pasatuz, esaldi edo paragrafoka, hainbat jendek, tartean euskal kulturaren hainbat erreferentek,  Bilbo Zaharra Euskaltegia antolatzaile duen urteroko Klasikoen Irakurketa Jarraituan. Hitzordua goizeko 8etan hasiko da Arriaga antzokian, eta Arriaga plazan jarritako pantaila erraldoi batetik segituko ahal izango da zuzenean, baita EITBren webgunean eta Youtube kanaletik ere. Baina Diasporako kideak ere izango ditu partaide eta laguntzaile.

Izan ere, azken urteotan egin den bezala, mundu osoko euskal etxeetako eta unibertsitateetako euskara ikasleek euren "hondar alea" ipiniko dute, gure diasporaren presentzia beste urtebetez bermatuz, Etxepare Euskal Institutua lankide. 34 izango dira Diasporatik parte hartuko duten euskal etxeetako eta euskara eta euskal kultura irakurletzetako partaideak, bideo bitartez.

Hona 2024ko Klasikoen Irakurketa Jarraituarekin bat egingo duten euskal etxe eta unibertsitateen zerrenda, Kinku Zinkunegi koordinatzaile duen 'Euskara Munduan' programaren eta Etxepare Euskal Institutuaren lankidetzarekin. Gogoratu, FEVA (Argentina), FIVU (Uruguai) eta NABOren (AEB) kasuan euskal etxeen federazioak direla, eta beraz eurei dagozkien txandetan euskal etxe bat baino gehiagoren partaidatza bil dezaketela. Hauexek partaidetzak:

- N.A.B.O. North American Basque Organizations, AEB
- Euskal Etxea - Centre Cultural, Bartzelona
- Trujilloko Euskal Perutar Kultur Euskal Etxea
- Sao Pauloko Eusko Alkartasuna, Brasil
- Euskal Etxea - Hogar Vasco de Madrid, España
Bruselako Euskal Etxea, Bélgica
- Limako Euskal Etxea
- Valentziako Euskal Etxea - Centro Vasco-Navarro Laurak Bat de València
- Centro Vasco “Gure Txoko”, Valladolid
- Asociación Tokyoko Euskal Etxea, Japón
- Fundación Centro de la Cultura Vasca Gure Mendietakoak, Antioquía, Kolonbia
- Euskal Etxea “Artea”, Palma Mallorcakoa
Pariseko Eskual Etxea
- Txileko Euskal Gizataldea Euskal Etxea, Santiago
- London Basque Society, Londres
- Lagunt eta Maita, Paue, Frantzia
- F.E.V.A. - La Platako Euzko Etxea, Argentina
- Bordaleko Eskualdunen Biltzarra
- F.I.V.U. - Federación de Instituciones Vascas de Uruguay
Berlin Gernika Deutsch-Baskischer Kulturvererein e.v.
- Txileko Santiagoko Euzko Etxea
- Viña-Valparaisoko Euzko Etxea, Txile
- F.E.V.A. – Euskaltzaleak, Buenos Aires
- Euskal Echea Ikastetxea. Buenos Aires
- Gure Txoko Basque Club, Sydney, Australia
- F.E.V.A. Bahía Blancako Unión Vasca, Argentina
- Mexiko Hiriko Euskal Etxea
- “Euskal Erria” Euskal Etxea, Montevideo
- La Platako Euzko Etxea, Argentina
- Universita di Bologna, Bolonia, Italia
- N.A.B.O. North American Basque Organizations (II)
- Euskaldunak Association des Basques du Quebec, Montreal
- Uniwesytet Warszawski - Varsoviako Unibertsitatea, Polonia
- Université Sorbonne Nouvelle, París



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia