euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Astelehenean hasi dira Lazkaoko Maizpiden Ipar Ameriketako ikasleei zuzendutako euskara eskolak

2014/07/01

Ezkerretik eskumara: Mary Araquistain, Xabi, Daniel Henriksen, Itxaso Cayero eta Helen Faulkner, Lazkaon afaltzen (NABO)
Ezkerretik eskumara: Mary Araquistain, Xabi, Daniel Henriksen, Itxaso Cayero eta Helen Faulkner, Lazkaon afaltzen (NABO)

PUBLIZITATEA

Atzo astelehena, ekainaren azken egunean, hasi zuten Maizpide barnetegiko egonaldia Ipar Ameriketatik heldutako bost ikaslek. Asteartean heldu zen Lazkaora (Gipuzkoa) azkenengoa. Mary Araquistain, Helen Faulkner eta Ysabel Bilbao Idahotik helduak dira, David Pérez-ek Kaliforniatik egin du bidaia, Norvegiar jatorriko Daniel Henriksen ere badago taldean, bai eta Illinoiseko Xabi. Bi astez arituko dira bertan, egunean zortzi orduz euskara ikasten.

Lazkao, Euskal Herria. “Etxean sentitzen naiz jadanik” esan zuen, heldu berritan, Idahotik iritsitako Helen Faulknerrek, Itxaso Cayerok, NABOko euskara arduradunak, Euskalkultura.com-i adierazi dionez. Aitor Inarrarekin batera Itxaso Cayero da NABOko, Ipar Ameriketako euskal erakundeen federazioko euskara arduraduna. Cayerorekin heldu ziren ikasleak Lazkaora, Gipuzkoara, eta aurtengo plana “arrakastatsua” dela adierazi zuen.

Mary Araquistain izan ezik gainontzekoek ez dute inoiz euskara eskolarik hartu irakasle batekin, nahiz eta internet bidezko BOGA programarekin aritu izan diren hainbat. “Gogotsu daude badakitelako NABOk antolatutako kurtso berezi honetan ingelesez egiten duen irakaslea izango dutela eta materialak beraientzat diseinatuak egongo direla”, gehitu du NABOko kideak.

Euskaraz aparte, Euskal Herriko kulturaz ere gozatzeko tartea hartuko dute, Henriksenek Cayerori esandako hitzei jaramon eginda: “Janari gozoa jateko irrikian nago”.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia