euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Saint Pierre eta Mikeluneko 2026ko Euskal Bestak bertako Frontoiaren 120 urteak ospatuko ditu abuztuaren 10etik 16ra

2026/07/31

Orok Bat dantza taldea St Pierre eta Mikeluneko Urazandi jaialdian (argazkia Chantal Briand)
Orok Bat dantza taldea St Pierre eta Mikeluneko Urazandi jaialdian (argazkia Chantal Briand)

PUBLIZITATEA

St Pierre, St Pierre eta Miquelon. Lan eta jai handiko hilabeteak izaten dira udakoak geografikoki Ipar Ameriketako ekialde kostaldean dagoen baina Frantziako estatuaren parte den Saint Pierre eta Mikelune artxipelagoko euskal gizataldearentzat. Duela bi aste eskas, uztailaren 17an, Urazandi jaialdiaren 4. edizioa ospatu zuten bertakoek, Saint-Pierre uharteko Pointe aux Canons delako zelaigunean.

Ekitaldiak euskal arbaso arrantzaleei eskainitako omenaldia izan zen eta hori dela eta traineru bat itsasoratu zuten kostaldetik itsasargiraino joateko. Kanta eta dantza emanaldiak ere eskaini zizkioten antolatzaileek bildutako jendeari, ‘Bankuen Korua’ abesbatzaren eta Orok Bat dantza taldearen eskutik


Bankuen Korua abesbatzaren emanaldia  


Trainerua itsasoratu zuten ordubeteko paseoa egiteko, itsasarginaino

Euskal Festaren 43. edizioa

Baina udako ospakizunek jarraipena izango dute Kanaditik 20 kilometrora baino ez dagoen artxipelago honetan. St Pierre eta Mikeluneko euskal gizataldearen Euskal Festa abuztuaren 11tik 16ra izango da eta programa berean bertako Zazpiak Bat frontoiaren 120. urteurrena ere ospatuko dute. Horretarako frontoia berritu dute –pintura barne– eta bere historiari buruzko dokumental bat prestatu.

Euskal Jaialdiaren programa barruan, gainera, eta Frantziako Euskal Pilota Federazioarekin antolatuta, ‘Challenge France’ Txapelketa jokatuko da, azken 30 urteetan lehen aldiz . Kirol ekintzak ez ezik, kultur eta sukaldaritza saioak ere batuko ditu aurtengo jaialdiaren programak. Hona egitaraua osoa:

  • Abuztuak 10, astelehena

 14:00etatik 16:30era, ehun-gai eta jantzien salmenta Euskal Etxean

  • Abuztuak 11, asteartea

15:30etik 20:00etara: Euskal Festako Emakumezkoen Pilota Txapelketa eta gizonezkoen ‘Challenge France’ Txapelketa
16:00etan: Taberna eta pintxoak
17:30ean: Orok-Bat taldearen dantza erakustaldia eta Euskal Herriko Karma musika taldearen errezitala (Maison Églantine)
20:00etan: Itxiera
21:00etan: Bankuen Korua abesbatzaren kontzertua (Katedraleko kaperan)

  •  Abuztuak 12, asteazkena

15:30etik 20:00etara: Euskal Festako Emakumezkoen Pilota Txapelketa eta gizonezkoen ‘Challenge France’ Txapelketa
16:00etan: Taberna, pintxoak eta euskal pastela
19:00etan: Balmoruak eta Orok-Bat taldeek antolatutako afaria: Chili Basque eta ‘panini’ak.
20:30etik aurrera: Euskal Herriko Karma taldearen emanaldia.

  • Abuztuak 13, osteguna

14:30etik 16:00etara: CCASeko gazteentzako euskal jolasak
16:00etan: Taberna eta euskal pastela
17:00etatik 20:00etara: Euskal Festako Emakumezkoen Pilota Txapelketa eta gizonezkoen ‘Challenge France’ Txapelketa
18:30ean: Orok-Bat dantza taldearen erakustaldia
19:00etan: Bankuen Koruak eta Euskal Etxeak antolatutako afaria
20:30ean: Michel Detcheverryren musika emanaldia

  • Abuztuak 14, ostirala

15:30etik 20:00etara: Euskal Festako Emakumezkoen Pilota Txapelketa eta gizonezkoen ‘Challenge France’ Txapelketa
16:00etan: Taberna eta pintxoak
19:00etan: Bankuen Korua abesbatzaren ibilaldia jatetxe eta tabernetan barrena
20:00etan: Itxiera
22:30ean: Karma taldearen emanaldia (Le Rustique tabernan)

  • Abuztuak 15, larunbata

14:00etatik 20:00etara: Euskal Festako Emakumezkoen Pilota Txapelketaren finalerdiak eta ‘Challenge France’ Txapelketaren final-laurdenak.
14:45etik aurrera: Orok-Bat taldearen dantza erakustaldiak, partiduen artean
16:00etan: Taberna, pintxoak eta euskal pastela
19:00etan: Zazpiak-Bat frontoiak eta Itsasotarrak taldeak antolatutako afaria
20:30etik aurrera: Robin Chartierren musika emanaldia
21:00etan: Frontoiaren 120. urteurrenari buruzko dokumentalaren proiekzioa

  • Abuztuak 16, igandea

12:00etan: Taberna, pintxoak eta euskal gastronomia
13:00etan: Orok-Bat taldearen erakustaldia eta Bankuen Korua abesbatzaren emanaldia
14:00etatik 16:00etara: ‘Challenge France’ Txapelketaren finalerdiak
16:00etan: Orok-Baten beste dantza erakustaldi bat
17:00etan: Euskal Festako Emakumezkoen Pilota Txapelketaren finala
18:00etan: ‘Challenge France’ Txapelketaren finala
19:00etan: Sari banaketa
20:00etan: Taberna eta otordu zerbitzua
20:30etik aurrera: Jaialdiaren amaierako musika emanaldia, Karma taldearen eskutik
21:00etan: Frontoiaren 120. urteurrenari buruzko dokumentalaren proiekzioa

Jaialdiaren antolatzaileak sareetan: Pelote Basque, Orok-Bat SPM, Bankuen Korua



hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia