euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

St Pierre eta Miquelongo Euskal Etxea euskal kulturaz dakien kultur animatzaile baten bila dabil udan berehala hasteko

2021/04/09

2020eko Agorrileko Euskal Bestako irudia St Pierren. Gogoratu Ipar Ameriketan, Ternua ondoan dagoen artxipelagoa dela SPM
2020eko Agorrileko Euskal Bestako irudia St Pierren. Gogoratu Ipar Ameriketan, Ternua ondoan dagoen artxipelagoa dela SPM

PUBLIZITATEA

St Pierre, St Pierre eta Miquelon. St Pierre eta Miquelongo Euskal Etxea (EESPM) euskal kulturan trebatutako kultur animatzaile baten bila dabil uda honetarako, ekainean hasi eta irailean bukatzeko. Bilatzen den pertsonak euskal kulturaren ezagutza zabala beharko du izan, ekimena eta animaziorako trebetasuna, eta izango dituen zereginen artean daude euskara eta euskal kulturari lotutako tailerrak antolatzea, SPMko agorrileko besta eratzea, gazte izpiritua sustatzea eta materiala sortzea EEaren jarduna aberasteko..

Hiru edo lau hilabeteko kontratua eskaintzen zaio eta prestazio sozialak (ikus beherago xehetasunak). Frantsesa beharko du mintzatu eta prest egon beharko du ekainean lanean hasteko. Argibide guztiak eskuratzeko edo zeure burua proposatzeko idatzi emaila St Pierre eta Miquelongo Euskal Etxera (EESPM) honako helbideetara:

-euskaletxeaspmpresidente@gmail.com
-euskaletxeaspm@cheznoo.net

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia