euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Julen Gorostizak txanda hartu dio Mallorcan Xabier Egurrolari 'Artea' Euskal Etxeko euskara klaseetako irakasle

2021/04/09

Mallorcako EEko lehendakari Nicolas Ibarra, 'Euskara Munduan'go koordinatzaile Kinku Zinkunegi eta euskara irakasle Julen Gorostiza
Mallorcako EEko lehendakari Nicolas Ibarra, 'Euskara Munduan'go koordinatzaile Kinku Zinkunegi eta euskara irakasle Julen Gorostiza

PUBLIZITATEA

Mallorca, Espainia. Bisita egin die martxoaren 29an 'Artea' Euskal Etxeko lagunei Etxepare Euskal Institutuko 'Euskara Munduan' programako koordinatzaile Kinku Zinkunegik eta, besteak beste, Etxepare Euskal Institutuaren eta Mallorcako Euskal Etxearen artean euskara eskolak emateko daukaten hitzarmena berritu dute bi erakundeek. Zinkunegirekin bildu ziren Arteako lehendakari Nicolas Ibarra eta Julen Adrian Gorostiza euskara irakasle berria. Gorostizak txanda hartu berria dio orain arteko irakasle Xabier Egurrolari, laneko kontuak medio klaseak momentuz utzi behar izan duela-eta.

Mallorcako Euskal Etxeak EuskalKultura.eus-ek eskaintzen dion aukera baliatu nahi izan du esker biziak emateko Xabi Egurrolari bere lan ederragatik eta ongi etorria emateko bere zeregin berrian irakasle-eskarmentu luzekoa den Julen Adrian Gorostizari.

Zinkunegirekin izandako bileran, pandemiak euskara eskolei eta oro har Euskal Etxearen ibilerari ekarritako eraginak aipatu ziren, euskara klaseetan ikasturte hasieran izena emandakoetan eta gero aurrera egin dutenen artean jaitsiera nabaria gertatu dela baieztatuz. Euskal Etxeak, dena den, gogor eusten die bere ekimenei eta bazkideak gogoz daude, egoerak eta murrizketek uzten duen heinean, geroari baikor begiratzen segitzeko.

Egin diren aurrerapenen artean, Euskal Etxeak hitzarmena sinatu du bertako pilotaleku batekin, euren kirol arloko eta bestelako instalazioak erabili ahal izateko. Eta segitzen du akordioak Obra Cultural Balear-ekin, euren ikasgelak euskara klaseetarako eta bestelako kultur hitzorduetarako erabili ahal izateko.

Gogora dezagun honako kideek osatzen dutela egungo agintealdian Mallorcako Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordea:

-Lehendakari: Nicolas Ibarra Murillo
-Idazkari: Ana Maria Herreros Garcia
-Diruzain: Aingeru Merlo Ibañez
-Batzordekide: Garbiñe Legarreta Olarra, Maria Soledad Trapero Cañero, Iratxe Alarcia Lastra, Beatriz Ibarra, Agustin Agirrebengoa Esnaola



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia