euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Memoria, isiltasuna eta historia 'Lutxi' Urigoitiari buruzko filmean: gonbidapena zeure Euskal Etxean proiektatzeko

2026/11/06

Gonbidapena luzatu dute Lander Garroren 'Lutxi eta zuhaitza' dokumentala euskal etxeetan proiekta dezaten
Gonbidapena luzatu dute Lander Garroren 'Lutxi eta zuhaitza' dokumentala euskal etxeetan proiekta dezaten

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Lander Garro zuzendari duen 'Lutxi eta zuhaitza' filmak Lucía “Lutxi” Urigoitia (Otxandio, 1959) etakidearen heriotza aztertzen du, 1987an gertatua, Urigoitiak 28 urte zituela, Trintxerpen (Gipuzkoa) Guardia Zibila ETAren Donostia komandoa desegiteko egindako operazio baten barruan. Lutxiren heriotzak zalantza handiak sortu zituen hasieratik, lehen azterketa forentseen emaitzengatik eta gertakariaren lekuko bakarrak guardia zibilak beraiek izan zirelako. "Dokumentala gertatutakoa argitzen saiatzen da, batez ere azterketa forentseen eta ikuspegi zientifiko-historikoaren bidez", argitu dute egileek.

“Dokumentalaren narrazioa, Urigoitiaren familiaren akusazio partikularraren inguruan antolatuta dago nagusiki; aldi berean, kasuan zuzenean parte hartu zuen Paco Etxeberria forentsearen testigantza jasotzen du”, adierazi dute. “Dokumentala bada ere, zati fikzionatu bat dauka –non aktoreen bidez gertakarien bertsio ezberdinak birsortzen saiatu den– eta sinbolo zahar eta sakon batekin ixten du kontakizuna: zuhaitza, memoriaren zaindari gisa”.


‘Lutxi eta zuhaitza’ filmaren trailerra

Proposamena Euskal Etxeei

“Baina filma kasu jakin bat izatetik harago doa: memoriari, isiltasunari eta Euskal Herriko historia hurbileko zenbait pasarte kontatzeko eta ulertzeko zailtasunei ere heltzen die. Horregatik, uste dugu interesgarria izan daitekeela Euskal Etxeentzat, filmaren proiekzioa antolatzeko, baina baita ere foruma edo ondoko solasaldi edo topaketa bati ere bide emateko”, proposatzen dute banaketaren arduradunek.

Euskal Etxe edo elkarteren batek berean pantailaratu nahi badu, aski dauka nagorevega@gmail.com helbidera idaztea proiekzioa antolatzeko baldintzen informazioa eskatzeko. Paco Etxeberria forentsearen testigantzaz gain, ‘Lutxi eta zuhaitza’ filmean Lutxiren familiak; Lutxi bizirik ikusi zuen azken lekuko Alicia Pereira Muiñosek (“Donosti komando”ko kideak etxean ezkutatu zituen, eta bere etxean izan zen operazioa); eta Maider F. Galardi Kazetariak ere hartzen dute parte. Maider F. Galardik, kasuaren ezagutza zabala izanik, hasieratik amaieraraiko kontakizuna egiten du.

- 'Lutxi eta zuhaitza' dokumentala Instagramen, lutxietazuhaitza



hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia