Iruñea, Nafarroa. NAPIKE-Nafarroako Pilota Jokoen Kultura Elkarteak ‘Emakumeak eta Pilota’ film laburren I. lehiaketan parte hartzeko gonbitea kaleratu du. Ekimena urriaren 22, 23 eta 24an Iruñean egingo den ‘Emakumeak eta Pilota’ II. Zinema Erakustaldiari begira sortu da, euskal pilotaren munduan dabiltzan emakumeei ikusgarritasuna emateko. Antolatzaileen esanetan, “Sariketaren helburua emakumeen inguruko ikus-entzunezko sorkuntza sustatzea da, pilotarekin duten harremana, edozein pilota modalitatetan (eskua, pala, zesta, erremontea, xarea, erraketa, laxoa…), haien presentzia, historia, erronkak eta kirol honi egindako ekarpena ikusaraziz”.
Oinarri orokorrak
Deialdia 16 urtetik gorakoei dago zuzenduta eta edozein nazionalitateko lagunek har dezakete parte, banaka zein taldeka. Film laburrek emakumeak eta pilota izan beharko dituzte ardatz eta ikuspegia librea izango da, konparazio historikoa, soziala, testimoniala, artistikoa, esperimentala, dokumentala, fikzioa edo animazioa,
Lanek 10 minutuko gehienezko iraupena izango dute (kredituak barne); edozein hizkuntzatan egon daitezke, baina gaztelaniazko eta euskarazko azpitituluak izan beharko dituzte eta formatua, fitxategi digitala, .mp4 ahal bada, gutxieneko kalitatea HD 1920 x 1080. Izena emateko inprimaki hau bete beharko da. Filmak bidaltzeko epea irailaren 20an bukatuko da. Oinarri osoak hemen.
Sariak
Lehiaketako finalistak, Emakumeak eta Pilota II. Erakusketaldian proiektatuko dira. Hona sariak:
- Lehen saria: 200 € + Lakturale produktuen lotea
- Bigarren saria: 100 € + Lacturale produktuen lotea
- Publikoaren saria (bozketa erakustaldian zehar): Bazkaria Mentidero Berria tabernan + Lacturale produktuen lotea