Mexiko Hiria, Mexiko. Nabarmen doa handitzen euskal zinemak Latinoamerikan daukan presentzia. Alde batetik plataforma berriek aukera ederra ematen dutelako euskaraz egindako edukiak zabaltzelko; bestetik, nazioarteko zinema jaialdiek ere errazten dietelako bidea euskal ikus-entzunezkoei Atlantikoaren alde honetara iristeko. Orrialde hauetan aipatu izan ditugun zinemaldi horien adibide dira, esaterako, Argentinako BAFICI, Uruguaiko FCIU edo Txileko SANFIC.
Baina kultuzko zinemaldiek ere ireki dizkiote ateak euskal zinemari. Aste gutxi barru Paul Urkijoren ‘Gaua’ luzemetraiak irekiko du ‘Macabro’ Mexikoko Beldurrezko Filmen Nazioarteko Jaialdiaren 25. edizioa. Proiekzioa abuztuaren 12an izango da, iluntzeko 19:30ean, Mexiko Hiriko “Esperanza Iris” Antzokian. Macabro-ren 25. edizioa abuztuaren 12tik 23ra luzatuko da, 19 egoitza fisikotan eta baita online ere.
Paul Urkijo Alijoren 'Gaua'ren (2025) trailerra. Filmak 'Macabro' zinemaldia rekiko du

'Gaua' Kolonbiako FantasoFest jaialdian eman ostean, Urkijo ikusleekin solastu zen zoomez
Gogora dezagun Gaua (2025) filma XVII. mendeko Euskal Herrian dagoela girotuta, eta sorginen ehiza hartzen duela ardatz. Kattalin izeneko emakume batek etxetik ihes egin beharko du eta baso ilunean gizaki mitologikoekin eta istorio fantastikoak topatuko ditu.
Mexikora iritsi aurretik, 2026ko Goya Sarietarako hiru izendapen lortu zituen ‘Gaua’ pelikula eta aste honetan Kolonbiako FantasoFest-en ere eman dute, Bogotako Zinematekan. Bi emanaldi egin dira, uztailaren 13an eta uztailaren 19an. Lehenengo proiekzioaren ondoren publikorarekin hitz egiteko aukera izan zuen Urkijok zoom bidez.

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu



