euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Adi zinemazaleok! Euskal filmak ikusgai Uruguaiko Nazioarteko Zinema Jaialdian eta Buenos Airesko BAFICIn

2026/04/09

Uruguaiko Nazioarteko Zinema Jaialdia apirilaren 12ra arte luzatuko da; Bafici, berriz, Buenos Airesen, apirilaren 15etik 26ra
Uruguaiko Nazioarteko Zinema Jaialdia apirilaren 12ra arte luzatuko da; Bafici, berriz, Buenos Airesen, apirilaren 15etik 26ra

PUBLIZITATEA

Montevideo, Uruguai. Martxoaren 30etik apirilaren 12ra ari da aurten Montevideon Uruguaiko Nazioarteko Zinema Jaialdia. Bertako Zinemateka antolatzaile eta Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin, Euskal Herriko bost film luzek eta film labur bik osatzen dute zinemaldiko ‘Euskal leihoa’. Hona zinemaldi uruguaitarraren 44. edizioan parte hartuko duten lanak:

  • Irati Gorostidi Agirretxeren ‘Aro Berria
  • Ion de Sosaren ‘Balearic
  • Gaizka Urrestiren ‘Eloy de la Iglesia, adicto al cine
  • Sara Fantovaren ‘Jone, batzuetan
  • eta aurtengo Goya Sarietan pelikula onenaren saria jaso zuen Alauda Ruiz de Azúaren ‘Los domingos’.


Irati Gorostidiren 'Aro berria' film luzearen trailerra


'Balearic' filmaren trailerra


'Eloy de la Iglesia, adicto al cine' pelikularen trailerra


'Jone batzuetan' filmaren trailerra


'Los domingos' filmaren trailerra

Hauekin batera, Maren Zubeldiak eta Silvina Guglielmottik zuzendutako ‘Ultramarino’ eta Lur Olaizolaren ‘Bariazioak’ film laburrak ere aurkeztuko dira Festibalean.

<iframe allow="accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture; web-share" allowfullscreen="" frameborder="0" height="315" referrerpolicy="strict-origin-when-cross-origin" src="https://www.youtube.com/embed/TEUnQe_-p-k?list=PLw7BUiSB8dUL8vuLFN7ZN8JbtrsVdjZ6K" title="Ultramarino (Maren Zubeldia, Silvina Guglielmotti) | Trailer oficial #cinema #shortfilm #festival" width="560></iframe>'Ultramarino' film laburraren trailerra</p> <p>Filmen estreinaildietan sortzaileen presentzia ere bermatuko dute erakunde babesleek eta hori dela eta ‘Jone, batzuetan’ filmeko Ainhoa Artetxe aktorea, Gaizka Urresti zuzendari bilbotarra eta ‘Ultramarino’ film laburraren egile den Maren Zubeldia izango dira nor bere lana aurkezten.</p> <p>Maren Zubeldiaren kasua, gainera, berezia izango da Montevideoko euskal diasporarentzat. Izan ere, bertan bizi izan zen zuzendari donostiarra 2015 eta 2016 urteen artean eta bere egonaldian, ikasketak egiteaz gain, Uruguaiko Zinematekan lan egin eta Euskal Erria Euskal Etxearen kultur ekitaldietan hartu zuen parte. Emanaldien ordutegiak, <a data-cke-saved-href=" https:="" cinemateca.org.uy="" "="" href="https://cinemateca.org.uy/" target="_blank">hemen.

2026ko BAFICI

Buenos Aireseko Nazioarteko Zine Independentearen Zinemaldia-BAFICI apirilaren 15ean hasiko da aurten eta hamabi egunez luzatuko da. Zinemaldi honek ere baditu Euskal Herrian egindako ekoizpen batzuen izenak bere programazioan. ‘Balearic’ apirilaren 23an, 24an eta 25ean ikusi ahal izango da; ‘Los domingos’, berriz, apirilaren 16an, 19an eta 22an. ‘Eloy de la Iglesia, adicto al cine’ film luzearen kasuan, apirilaren 16an, 17an eta 24an egongo da ikusgai.


'Ultramarino' film laburraren trailerra

Emankizunetan lagun arituko dira Ainhoa Artetxe, ‘Jone, batzuetan’ filmeko protagonista; Gaizka Urresti zuzendari bilbotarra, eta Maren Zubeldia zinegilea, ‘Ultramarino’koa.

Maren Zubeldiaren partaidetza, gainera, bereziki ospatuko dute bertako euskal diasporakideek, sortzaile donostiarra Uruguain bizi izan baitzen 2015 eta 2016an, bere formakuntza garaian, epe horretan ere Uruguaiko Zinematekako kolaboratzaile eta hiriburu uruguaitarreko Euskal Erria Euskal Etxeko kide izan zelarik. Funtzioen egunak eta orduak, hemen.

BAFICI 2026

Bestalde, Buenos Airesko Zinema Independentearen Nazioarteko Jaialdia —Buenos Aires Festival Internacional de Cine Independiente (BAFICI)— apirilaren 15etik 26ra egingo da eta bere programak ere euskal izenburuak baitaratuko ditu. 2026 honetan, BAFICIk honako filmak ekarriko ditu Buenos Airesko aretoetara: ‘Balearic’, ikusgai apirilaren 23, 24 eta 25ean; ‘Los domingos’, apirilaren 16, 19 eta 22an eskainiko dena; eta ‘Eloy de la Iglesia, adicto al cine’, hilabete honetako 16, 17 eta 24an pantailaratuko dena.



hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia