euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Astelehenean hasiko da Uruguaiko Salton 'Harriague Astea', txangoa Uruguai ibaian eta bisitekin Entre Riosko sotoetara

2026/04/10

‘Harriague Astea’ apirilaren 13tik 18ra izango da Salton, Uruguai
‘Harriague Astea’ apirilaren 13tik 18ra izango da Salton, Uruguai

PUBLIZITATEA

Salto, Uruguai. ‘Harriague Astea’ren lehenengo edizioa 2019an antolatu zuten saltotarrek, eta helburu zehatz batekin: ‘Harriague Upeltegia’ sortu zuen Pascual Harriague (1819-1894) hazpandarrari omenaldia egiteko. Hasieran hiriko Saltoko Euskaldunen Taldea Euskal Etxea bultzatzaile nagusia izan zuen festak bereheala gainditu zituen hiriko mugak eta urte gutxitan nazio mailako ekitaldi bihurtu zen; gaur egun, euskal gizataldearekin batera, Saltoko Udala eta Saltoko Mahastizainen Elkartea ere badira antolatzaileak eta INAVI Institutua, Turismo Ministerioa, Uruguaiko Universidad de la Republica eta Euskal Herriko Unibertsitatea ditu babesleen artean.

2026ko ‘Harriague Astea’ren programak berriro ere batzen ditu hainbat proposamen kultural, turistiko, gastronomiko eta akademiko hiriko toki ezberdinetan. Ekitaldia apirilaren 13an hasiko da eta 18an bukatuko, tailerrek, azokak eta musikak osatutako egun osoko programa batekin.

PROGRAMA OSOA

Apirilak 13, astelehena

Mercado 18n (Uruguay 1050)

-19:30ean, ekitaldiaren hasiera Harriague Upeltegiaren Kudeaketa Batzordeko arduradunen esku
-20etan, Marcelo Cattaniren argazki erakusketaren inaugurazioa

Apirilak 14, asteartea

Hilerri nagusian (Acuña de Figueroa 799)

-10etan, lore eskaintza Harriagueren hilobian
-10:30ean, "Entre Viñas y Bodegas" (Mahasti eta Upategi artean) zirkuitoa.

Harriague Upeltegian (Harriague Etorbidea eta Etcheverry)

-18etan, ‘Guaviyú’ arbolaren kimu baten landatzea (Wilson González ingeniaria agronomoa)

Mercado 18n (Uruguay 1050)

-19etan, "Harriague Upeltegia, aurrerapenak eta erronkak", hitzaldia streaming-en (Ander de la Fuente Arana EHUko doktorea)

Apirilak 15, asteazkena

Mercado 18, Uruguay 1050

-19:30ean, Tannat & Danza, dantza folklorikoak eta tangoa
-20hs, INAVIko Mauricio Garrone enologoaren hitzaldia: "Harriagueren ondarea eta herrialdeko eta herriko mahastizaintzaren erronkak

Saltoko Ardo Kluban

-20:30ean, Upeltegi baten aurkezpena (baiztatzeke). Euskal sukaldaritza Saltoko Euskaldunen Taldea-ren eskutik

Apirilak 16, osteguna

Harriague Upeltegian (Harriague Etorbidea eta Etcheverry)

-19etan, "Tannat-a Uruguain: eskualdeetako zaporeak" mintegia (Pablo Rodríguez Mezzetta sommelierra, FQ UdelaR)
-20:30ean, "Hiru izeneko mahatsondoa" aurkezpena (Marta de Pedro / Pampa Azul Upeltegia)

Salto Ardo Kluban

-21etan, Arianos Hnos. Upeltegiaren Nápoles Reserva Tannat ardoaren aurkezpena. Euskal sukaldaritza Saltoko Euskaldunen Taldea-ren eskutik.

Apirilak 17, ostirala

Concordian, Entre Ríos (Argentina)

-17etan, Tannat Entre Rios probintzia argentinarreko Concordia eskualdean
Bisita Robinson eta Pampa Azul upeltegietara

‘Gran Hotel Concordia’ hotelean (Uruguay 749)

-20etan, "Las Caras del Tannat" mintegia (Pablo Rodríguez Mezzetta Sommelierra, FQ UdelaR)
-22etan, iparraldeko ardoak. Dastakeka Mori Maglio upeltegian. Aktibitate hauetan parte hartzeko lekuak mugatuak dira. Informazioa eskatu eta erreserbak egiteko idatzi +549 11 6184 3003 zenbakira

Apirilak 18, larunbata

Saltoko Portuan

-10etan, "El Río cuenta" bidaldia Uruguai ibaian (Aktibitate honetan parte hartzeko lekuak mugatuak dira. Informazioa eskatu eta erreserbak egiteko 099 358 764 telefonora deitu behar da).

Harriague Upeltegian (Harriague Etorbidea eta Etcheverry)

-14etan, etxeko grappa egiteko tailerra (Nicolás Nieto lizenziatua, Espíritu Nativo Elkartea)
-17etan, etxeko bermuta egiteko tailerra (Nicolás Nieto lizenziatua, Espíritu Nativo Elkartea)
-18etan, "Tannaten zaporeak" sukaldaritza azoka (UTU, ekintzaileak)
-19etan, "Tannat, Uruguaiko ondarea: ardotik ardogintza berrietara” (Almacén Los Nadies, Espíritu Nativo)
-20etan, Dastaketak: Saltoko upeltegiak. Euskal sukaldaritza Saltoko Euskaldunen Taldea-ren eskutik.
-21etan, Tannat & Música (Musikari gonbidatuak, Rienda Suelta)

Saltoko Euskaldunen Taldea Euskal Etxea Facebook-en, Grupo Vasco Salto



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia