euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskarazko film laburrak aurkezteko epea eta EHan eta Diasporan zikloak antolatzeko datak iragarri ditu Laburbirak

2025/12/15

2026ko Laburbira-ren datak
2026ko Laburbira-ren datak

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastián. Ate joka dator Laburbira 2026 euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria eta Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak jendaurretu berria duen bere webgune berrituan, materiala bidaltzeko eta emanaldiak antolatzeko datak jakinarazi ditu. Zinemagileek behar duten informazioari dagokionez, 2025ean ekoiztutako film laburrak aurkezteko epea 2026ko urtarrilaren 15era bitartean egongo da zabalik. Filmen jatorrizko hizkuntzak euskara izan behar da eta luzera, 25 minutu baino gutxiagokoak. Filmak aurkezteko, egin klik hemen.

Epe hori bukatuta eta behin 2026ko bilduma osatuko duten lanak hautatu eta iragartzen direnean, emanaldiak antolatzeko epea irekiko da. Aukeratutako film laburren bilduma datorren urteko martxoaren 1etik 29ra bitartean egongo da ikusgai Euskal Herrian eta Diasporan, hala eskatzen duten erakunde eta elkarte, eta euskal etxeetan. Gogora dezagun Laburbirak urtez urte euskaraz sortu eta ekoitzitako lanen bilduma eskaintzen diela herritarrei. ‘Taupa Mugimendua’ Elkarteak duela 23 urte sorturiko proiektuak helburu argiak ditu: euskal zinemagintza hauspotzea, zinemagileei beraien filmak erakusteko aukera ematea eta euskaldunei, Euskal Herrikoei zein Diasporakoei, euskaraz sortutako edukiak helaraztea.


2025eko Laburbiraren promozio bideoa

Proiektuaren ibilbidea erabat arrakastatsua izan da urte hauetan eta azkeneko edizioan, adibidez, zortzi filmek osatutako bilduma 54 herritan ikusi ahal izan zen, 24 Gipuzkoan, 19 Bizkaian, 5 Araban, 3 Iparraldean, 2 Nafarroan eta 1 Diasporan (Londresko Euskal Etxean). 2025eko edizioan estreinatu ziren film laburrak, gainera, Primeran Plataformak antolatu zuen aurrestreinaldian estreinatu ziren, Donostiako San Telmo Museoan.

Laburbira-ren weborri berria, laburbira.taupamugimendua.eus



hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia