euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Partaide diren lau EEetako bakoitzak erabakiko du 2020ko Laburbirako emanaldiak noizko birprogramatuko dituen

2020/03/24

Laburbiraren XVII.edizioak Euskal Herri osoko 33 herri bisitatu behar zituen eta 4 euskal etxe: Valladolid, Valentzia, Londres eta Paris
Laburbiraren XVII.edizioak Euskal Herri osoko 33 herri bisitatu behar zituen eta 4 euskal etxe: Valladolid, Valentzia, Londres eta Paris

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Koronabirusak eraginda bizitzen ari garen kinka honetan, Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta munduko lau euskal etxetan --eta EHko 33 herriko kultur etxe eta aretotan-- martxoan eta apìrilean egitekoa zen Laburbira euskarazko laburren XVII. zirkuitu ibiltariak ere atzeratu behar izan ditu bere saioak. 9 ikusentzutekok osatzen dute Laburbiraren 2020ko egitaraua eta, Diasporaren kasuan, Valladolid, Londres, Valentzia eta Pariseko euskal etxeetan eman behar zituen saioak oraingoz atzeratuta daude, euskal etxe bakoitzak erabakiko duelarik data berria noizko finkatu.

Egungo etxeratze egoeraren aurretik, Valladolideko Gure Txoko Euskal Etxean, martxoaren 16an; Londresko Basque Society Euskal Elkartean, martxoaren 28an; Valentziako Laurak Bat Euskal Etxean, apirilaren 4an; eta Pariseko Euskal Etxean, apirilaren 5ean ziren ematekoak aurtengo programa osatzen duten bederatzi filmak. Oroitu hauek direla euren izenburuak:

-Gau Beltza, Euskaltzaleen Topagunea egile
-Urak dakarrena, Marilin Taldearena
-Anti, Josu Martinez egile
-Tigre Bat, Amaia San Sebastianena
-Pil Pil, Kristina Zorita egile
-Mamarro, Ibon Iza Totorikarena
-Kateak, Yolanda Mazkiaranena
-Jauzi bat eta prixt, Maitane Eyheramonho egile
-Harria Herria, Dimegaz Kultur Elkartea egile

Hasieran iragarritako pantailaratze datak bertan behera utzi behar izan direnez, Topagunetik Jasone Mendizabalek adierazi dio EuskalKultura.eus-i orain euskal etxe bakoitzaren esku geratu dela, egoera askatzen joan ahala, data berriak noizko finkatu, goiz dela oraindik berri zehatzagorik emateko.

Diasporari lotutako lehenengo saioa eman behar zuen Valldolideko Gure Txoko Euskal Etxetik, bertako lehendakari Sonia Hernandez Albistegik, Euskal Etxeak itxita segitzen duela baieztatu digu eta, oraingoz, bertan behera utziak egun hauetarako iragarrita zeuden Laburbira, ardo dastaketa, txangoak eta ohiko programazioa. "Momentuz osasuntsu gaude, eta gogoa indartsu, hori da garrantsitzuena", esan digu.

-Laburbira 2020ko EHko eta Diasporako emanaldi guztiak (data berriak erabakitzeke)



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia