euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Koronabirusaren aurrean normaltasunerako deia egin du Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak

2020/03/24

Gorka Alvarez Aranburu (erdian), Gaztemunduren aurreko edizio bateko partaideekin
Gorka Alvarez Aranburu (erdian), Gaztemunduren aurreko edizio bateko partaideekin

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Koronabirusa dela-eta mundua bizitzen ari den krisialdi egoeraren aurrean, gutun bat plazaratu du Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak deia eginez tokian tokiko agintariak hartzen ari diren prebentzio eta babes neurriak errespetatzearren eta azpimarratuz Zuzendaritza bere 2020ko jarduna normaltasunez ari dela garatzen eta Jaurlaritzaren Diaspora arloko hiru deialdi nagusiak --euskal etxeekikoa, egoera larrian dauden pertsonei dagokiena eta Gaztemundu-- bere ohiko urratsetan doazela aurrera.

Euskal etxeen deialdi nagusiari dagokionez, datozen egunetan bidaliko zaiela euskal etxeei "errekerimenduak dokumentazio gehigarriak eskatzeko, behar izanez gero" dio Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburuk sinatzen duen gutunak. Egoera larrian dauden pertsonentzako laguntzen arloan, "datorren astean Gobernu Kontseilutik pasatuko dela deialdia" dio, eta deialdia ahalik eta azkarren aterako dela.

Gaztemunduri buruz, 2020koa urriaren 18tik (Euskadira iristea) azaroaren 1era (Euskaditik irtetea) dagoela aurreikusita, Gasteizen, eta aurtengoan euskal gastronomian trebatuko direla munduko euskal etxeetatik etorriko diren gazteak. Antolaketa lanak aurrera doaz eta normaltasunez egin ahal izatea espero dute.

Euskal etxe eta komunitateekiko programa guztiak normaltasun osoz mantentzen direla azpimarratzearekin batera, Alvarez Aranburuk aditzera ematen du bere lantaldeko zati bat bulegorik ari dela lanean eta beste bat telelanez. Sortu ahal den edozein arazori erantzuna emateko, ohiko bideetatik egin daiteke, esan nahi baita (+34) 945 018 127 zenbakira deituz edo euskaletxeak@euskaldi.eus helbidera idatziz.

-Gorka Alvarez Aranbururen gutuna euskaraz (pdf)
-Carta de Gorka Alvarez Aranburu en español (pdf)
-Lettre de Gorka Alvarez Aranburu en français 
(pdf)
-Gorka Alvarez Aranburu's letter in English (pdf)

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia