euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Marcos Tedin argentinarra euskara ikaslea da Buenos Airesen eta euskara sustatzen lan egitea amesten du (bideoa)

2020/03/24

Marcos Tedin Lekeitioko hondartzan
Marcos Tedin Lekeitioko hondartzan

PUBLIZITATEA

22 urte ditu, Olivosen bizi da, Buenos Aires probintzian, eta Gizarte Komunikazioa ikasten du UBA unibertsitatean. 2018ko amaieran hasi zen euskara ikasten eta urte t'erdian ‘euskaltzale amorratua’ bihurtu da: euskaraz egiten du hango eta hemengo lagunekin eta etorri berria da Zornotzako Barnetegitik hilabeteko ikastaro trinko bat egitetik. Buenos Airesko 'normaltasunera' bueltan, bere eskarmentuaren, bere gogoeta eta proiektuen berri eman dio Euskalkultura.eus-i, "euskara hutsean, jakina".

Sabrina Otegi / Olivos, Argentina. Marcos Tedin Uriburu du izena eta zuhaitz genealogikoan atzera, Mendatako (Bizkaia) arbaso euskaldunak dauzka, XVII. mendean argentinaratuak. Berak, ordea, ez du argi sustrai horietan ikusten euskara ikasten hasteko arrazoia. Argi ikusten du baina, euskarak aparteko eragina daukala gaur egun bere bizitzan, eta ez dauka zalantza izpiririk horrek horrela jarraituko duela izaten. “Euskara oso garrantzitsua, oso berezia da niretzat. Egunero euskaraz pentsatzen eta hitz egiten saiatzen naiz. Egunero Euskadi Irratia eta euskal musika entzuten dut eta nire kabuz ikasten dut etxean”, azaltzen du, Euskal Herriko biztanle askok nahiko luketen euskara txukunean.

Euskararekin eta hizkuntza menperatu eta sendotzearekin engaiatuta, euskara Euskal Herrian bertan sendotzen parte hartu nahi luke, hori amesten du hain zuzen ere. Bitartean, graduko ikasketak bukatzen ari da Buenos Airesko Unibertsitatean (UBA) euskal musikari buruzko tesia egiten eta euskara klaseekin jarraitzen argentinar hiriburuko Euskaltzaleak euskaltegian.


[Euskalkultura.eus-ek Marcos Teden-i egindako elkarrizketa]



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia